Txikipedia:Rita Hayworth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rita Hayworth

Margarita Carmen Cansino, (Brooklyn, 1918ko urriaren 17a - New York, 1987ko maiatzaren 14a), ezagunagoa Rita Hayworth izenaz, aktore eta sex symbol estatubatuarra izan zen. Baina aurretik abeslaria eta dantzaria ere izan zen.

Bere azken urteetan bere alaba Yasminek zainduta eta lagunduta, Rita Hayworth erdi koma batean erori zen 1987ko otsailean. Zoritxarrez, hilabete batzuk geroago hil egin zen, 1987ko maiatzaren 14an, 68 urte zituela, Alzheimer gaixotasunaren ondorioz.

Biografia                                                                    [aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorken jaio zen, Eduardo Cansino Reina eta Volga Margaret Hayworth dantzarien alaba da. Bere izeba, Elisa Cansinok, eta bere senarrak, Manuel Devesa aktore argentinarrak, adierazi zuten haiek izan zirela dantzatzen irakatsi ziotenak.

Dantzari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren aitak bere talentu naturala estimatzen zuenez oso gaztetan bere dantza ibilbidea hasi zuen. Azken honek haren emaztea zela eta ez alaba itxurak egitera behartu zuen, ez dantzan bakarrik, jakina baita sexu-abusuak egin zizkiola. Bere karrera artistikoa aitaren bizkarreko lesioaren ondoren hasi zen. Orduan, Spanish Ballet izeneko konpainia baten parte hartzea lortu zuen eta bertan jende garrantzitsua ezagutu zuen. Horren ondorioz, bere dantza egiteko ahalmenak argira atera ziren.

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren, bere lehen gizonak Columbia izeneko produkzio batekin kontratu bat lortu zion eta horrela hasi zen bere aktore ibilbidea.

Filmografia (film ospetsuenak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1939 Solo los ángeles tienen alas
1941 Sangre y arena
1941 Desde aquel beso
1942 Bailando nace el amor
1944 Las modelos
1946 Gilda
1947 La dama de Shángai
1957 Pal Joey
1964 El fabuloso mundo del circo
1972 La ira de Dios