Gilda
- Artikulu hau 1946 filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gilda (argipena)».
Gilda 1946ko Charles Vidor hungariar-estatubatuar zinema zuzendariaren zinema beltzeko drama filma bat da. Rita Hayworth, Glenn Ford eta George Macready aktoreek antzeztu zuten.
Zalantzarik gabe filma honetako nahiz zinemaren historiako une gogoangarriena Rita Hayworth aktoreak antzeztutako femme fatale delakoaren ikur den pertsonaiak eszenatokian abesten duen bitartean sentsualki eskularruak kentzen dituenekoa da, garai hartan hainbat herrialdeetan zentsuratu zen eszena izan zelarik, tartean Espainia beran. Soinu bandak Amado mio edota Put the Blame on Mame bezalako abestiez osatua dago, hain zuzen ere, Rita Hayworthek playbackean abestu zituen abestik, abestietako ahotsa Anita Ellis kanadar abeslariak ipini baitzuen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Johnny Farrell (Glenn Ford) Argentinako Buenos Aires hiriburura ailegatu berri den estatubatuar erdipurdiko jokalari bat da, lapurtzera doazenean Ballin Mundson (George Macready) izeneko kasino bateko jabeak erreskatatuko du, honek Farrell bere morroi bilakatuko duelarik. Farrellek bere nagusia Gilda (Rita Hayworth) emakume erakargarri eta ederrarekin ezkondua dagoela jakingo du, hain zuzen ere, Johnnyren iraganeko maitalea izandakoa, baina Farrellek emakume hura gorrotatzen amaitu zuenez giroa nahasten hasiko da. Mudson desagertzean gauzak orandik gehiago korapilatuko dira.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Rita Hayworth: Gilda Mundson Farrell
- Glenn Ford: Johnny Farrell / Narratzailea
- George Macready: Ballin Mundson
- Joseph Calleia: Maurice Obregon detektibea
- Steven Geray: Osaba Pio
- Joe Sawyer: Casey
- Gerald Mohr: Delgado kapitaina
- Mark Roberts: Gabe Evans
- Ludwig Donath: German
- Don Douglas: Thomas Langford
- George J. Lewis: Huerta
- Anita Ellis: Rita Hayworthen abestietako ahotsa
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Johnny Farrell (Glenn Ford), Gilda (Rita Hayworth) eta Gabe Evans (Mark Roberts).
Johnny Farrell (Glenn Ford) eta Gilda (Rita Hayworth).
Gilda (Rita Hayworth).
Gilda (Rita Hayworth).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gilda filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1946ko filmak
- Charles Vidorrek zuzendutako filmak
- Ben Hechtek idatzitako filmak
- Rita Hayworthek antzeztutako filmak
- Glenn Fordek antzeztutako filmak
- George Macreadyk antzeztutako filmak
- Joseph Calleiak antzeztutako filmak
- Eduardo Ciannellik antzeztutako filmak
- Steven Gerayk antzeztutako filmak
- Joe Sawyerrek antzeztutako filmak
- Gerald Mohrrek antzeztutako filmak
- Ludwig Donathek antzeztutako filmak
- Don Douglasek antzeztutako filmak
- Argentina Brunettik antzeztutako filmak
- Bess Flowersek antzeztutako filmak
- Ruth Romanek antzeztutako filmak
- William Smithek antzeztutako filmak
- Ernő Verebesek antzeztutako filmak
- Jean De Briacek antzeztutako filmak
- Stuart Holmesek antzeztutako filmak
- Enrique Acostak antzeztutako filmak
- Sam Appelek antzeztutako filmak
- Samuel Howard Ashek antzeztutako filmak
- Nina Barak antzeztutako filmak
- Edward Bibyk antzeztutako filmak
- Symona Bonifacek antzeztutako filmak
- Eugene Bordenek antzeztutako filmak
- Paul Bradleyk antzeztutako filmak
- Jack Chefek antzeztutako filmak
- James Conatyk antzeztutako filmak
- Jerry De Castrok antzeztutako filmak
- Sayre Dearingek antzeztutako filmak
- Jack Del Riok antzeztutako filmak
- Jean Del Valek antzeztutako filmak
- Carli Elinorrek antzeztutako filmak
- Fernanda Eliscuk antzeztutako filmak
- Anita Kert Ellisek antzeztutako filmak
- Nobel G. Eveyk antzeztutako filmak
- Sam Flintek antzeztutako filmak
- Curt Furburgek antzeztutako filmak
- Fred Godoyk antzeztutako filmak
- George J. Lewisek antzeztutako filmak
- Frank Mayok antzeztutako filmak
- John Tyrrellek antzeztutako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zinema beltzeko filmak
- Drama filmak
- Buenos Airesen girotutako filmak
- Zentsuratutako filmak