Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1872ko uztailaren 16a
Borge
💀
Heriotza
1928ko ekainaren 18a
Ozeano Artikoa eta Hartzen uhartea
🔨
Lanbidea
esploratzaile
📷
Argazkiak
ikusi
Itsasontzia

Roald Engebreth Gravning Amundsen (Borge, Østfold, Norvegia, 1872ko uztailaren 16a - Barents itsasoa, Ozeano Artikoa, 1928ko ekainaren 18a) norvegiar esploratzailea izan zen.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Jens Amundsen itsasontzien jabea eta itsas armadako kapitaina zen eta ama Hanna Sahlqvist. Bikotearen laugarren semea zen. Hamalau urte zituela, aita hil zenean, amak itsasgintzatik urrundu nahi izan zuen eta medikuntza ikasketak egiteko, unibertsitatera bidali zuen.  21 urte zituela ama hil zitzaion, unibertsitatea bertan behera utzi eta armadan sartu zen.

Roald Amundnsen

Poloetako espedizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897 eta 1899 artean izan zen bere lehenengo espedizioa. Antartikara joan zen kapitain bezala RV Belgica zen itsasontzian. Espedizioa ez zegoen ordea egoera horretarako nahikoa prestatuta eta Frederick Cook mediku estatubatuarrak animaliak ehizatu eta haien haragia gordinik jateko agindua eman zuen, Amundsenek kontuan hartu zuen hori hurrengo espedizioetarako.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928ko ekainaren 18an Amundsen eta bere tripulazioa desagertu egin zen. Handik egun batzuetara, ur-hegazkinaren flotagailu bat aurkitu zen Troms hiriko kostaldean. Badirudi hegazkinak istripua izan zuela Bjørnøya uhartearen inguruan eta denak hil zirela. Hiru hilabetetan zehar bila ibili ondoren, Norvegiako gobernuak Amundsen hiltzat eman zuen.