Wikipedia, Entziklopedia askea

Robert Lewandowski

👶
Jaiotza
1988ko abuztuaren 21a
Varsovia eta Leszno, Warsaw West County (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi

Robert Lewandowski Varsovia, Polonia, 1988ko abuztuaren 21a jaio zen, poloniar futbolaria da. Bayern Munich taldean jokatzen du, aurrelaria da. Poloniako futbol selekzio nazionalarekin ere jokatzen du, bertan kapitaina eta goleatzaile historikoa da. Hainbat txapelketa internazionaletan hartu zuen parte.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997.urtean Robert Lewandowskiren ibilbidea hasi zen MKS Varsovia Warsaw taldean, 9 urterekin. Talde horretan 2004.urterarte egon zen eta ondoren bere hiriko beste talde batera joan zen, Delta Warsaw taldera. Han, urte bat bakarrik egon zen zeren hurrengo denboraldian, Legia Warsaw II taldera joan baitzen. Han ere urte bakarra egin zuen, 2006-2007 denboraldian profesionaletan jokatzera pasa zen eta Znicz Pruszków taldean egon zen 2006 eta 2008 urteen artean. 59 partidutan, 36 gol sartu zituen. 2008an Lech Poznań takdeak fitxatu zuen 1,5 milioi eurorengatik. 2 urte egon zen eta 58 partidu jokatu eta 32 gol sartuz zituen. 2010.urtean Borussia Dortmundek 4,5 milioi euro ordainduta, talde alemanak erosi zuen, han egon zen 2014 urterarte. Hor frogatu zen aurrelari bikaina zela eta 4 urtetan 131 partidu jokatu zituen, haietan 74 gol sartu zituen. Municheko Bayernek 2014.urteko udan Roberti kontratua bukatu zitzaiola aprobetxatuz, fitxatu egin zuen eta orain han jarraitzen du.


Caption text
Taldeak Urteak Golak
Lech Poznań 2008-2010 32
Borussia Dortmund 2010-2014 74
Municheko Bayern 2014... 583


Bizitza Pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krzysztof Lewandowski eta Iwona Lewandowskaren semea da eta bere emaztea, Anna Stachurska da. Bi alaba dituzte, Klara Lewandowskik 4 urte ditu eta Laura lewandowskik urte bat.