Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1989ko martxoaren 7a
Arre
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi
Roberto Torres hizketan

Roberto Torres Morales, Arren jaio zen 1989ko martxoaren 7an. Osasunako harrobitik ateratatako erdilari honek Osasuna taldean urte ugari egin zituen, zehazki 15 urte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitza ia osoa Arren eta Ollokin eman du. 2022an Iranera joan zen futbolean jokatzera, Foolad FC taldera. Txikitatik futbola pilo bat gustatu zitzaion. Hasierak Txantrean egin zituen. Athletik taldeak bera fitxatzear egon zen arren, Osasunara joan zen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Roberto Torres Osasunara joan zen. Urte bat gazte kategorian eta bost urte filialean egon ondoren, behin betiko Osasunako lehen taldera igo zen.

Euskadiko selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roberto Torresek 4 partidu jokatu ditu selekzioarekin. Bere lehenengo partidua Euskadi selekzioarekin, hau da, bere debuta 2013ko abenduaren 28an izan zen lagunarteko partidu batean Peruko selekzioaren kontra. Partidu horretan 6 goletatik bat sartu zuen bere taldeari garaipena emanez.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Roberto Torres Morales. 2023-01-14 (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).