Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

São Paulo

Alde Historikoa, gabonetan.

São Paulo Brasilen dagoen hiri handi bat da. Brasilgo hiririk handiena izateaz gain, Hego Amerikako handiena ere bada. Hala ere, ez da Brasilgo hiriburua, Brasilia baizik.

Ibirapuera Parkea.

São Paulok 12 milioi biztanletik gora ditu 2017ko datuen arabera, baina hiriaren inguruko eremuak 20 milioi biztanle ditu. Datu ikaragarriak dira! Kontuan hartu Euskal Herri osoak 3 milioi biztanle eskas dituela. Tamainaz hiria ez da batere txikia, 1.522,98 km²-ko azalera du; hala ere, hainbeste biztanle izanda, oso leku gutxi dagoela esan dezakegu: kilometro bakoitzean ia 8.000 pertsona bizi dira, batez beste.

Ipiranga Museoa.

Hiriak bost auzo edo barruti ditu: Erdialdea (Centro), Ekialdeko Gunea (Zona leste), Iparraldeko Gunea (Zona Norte), Hegoaldeko Gunea (Zona Sul) eta Mendebaldeko Gunea (Zona Oeste).

Hiria 1554ko urtarrilaren 25ean sortu zen. Kafearen esportazioek industria handitzen lagundu zuten eta beraz, hiria handitzen joan zen oso azkar. XX. mendean, biztanleria ikaragarri hazi zen. Hazkunde honetan, kanpoko herrialdeetatik etorritako biztanleek ere lagundu zuten; izan ere, Japoniako eta Italiako etorkin asko etorri ziren.

Leku ikusgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

São Paulok badu parke handi bat hiriaren barnean, Ibirapuera Parkea izenekoa. Laku eta baso txiki batez osatuta dago, aldameneko argazkian ikusten den bezala. São Paulo parke asko edukitzeagatik ezaguna da.

Hiriak museo asko ditu, bai eta unibertsitate handi bat ere.