Txikipedia:Saiakera
Saiakera (edo entsegua) literatura genero bat da, prosan idatzia, eta egileak gai jakin bati buruz duen ikuspegia biltzen du.
Saiakeraren ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Gai askea: edozein gairi buruz idatz daitezke saiakerak.
- Helburu didaktikoa: saiakeren helburua ezagutzak aztertzea eta gizartean zabaltzea da.
- Subjektibotasuna: idazleak bere iritzia ematen du.
- Argudiaketa: bere iritzia oinarritzen duten zergatiak ematen ditu; azalpenak ematen ditu.