Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Prosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Prosa edo hitz lau hizkuntzak bere era natural edo arruntean hartzen duen egitura edo forma da, olertiak ez bezala neurri eta erritmo jakin batzuk bete behar ez dituena[1]. "Prosa" hitza latinezko prōsa hitzetik dator, hitzez-hitz "zuzen" esan nahi duena. Nahiz eta badaude bere egiturari buruzko eztabaida kritikoak, bere bakuntasuna ahozko dialogotik dator. Olertia berez hitz laua baino zaharragoa den arren, hitz laua oso erabilia da literaturan (saiakera eta eleberrietan), egunkarietan, aldizkarietan, entziklopediatan, filmetan, historian, filosofian, zuzenbidean eta beste hainbat arlotan.

Prosak edukiari berari ematen dio garrantzia, eta, horretarako, ideiak azaltzearen argitasuna bilatzen du. Olertiak, aldiz, formari ematen dio garrantzia edukiaren gainetik, atsegin estetikoa lortzeko. Hitz lauak azterketa dakar berarekin, eta, beraz, logikoa eta koherentea izan nahi du; olertiak, berriz, intuiziozko sintesiarekin jokatzen du, irakurlea hunkitu nahian. Hala ere, literatura modernoan, bi generoen arteko nahasketak egin ohi dira eta horrela sortzen dira hitz lau poetikoa eta olerti prosaikoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Prosa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.