Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru saltxitxa mota desberdin

Saltxitxa hestebete mehea da, txerrikiz egin eta ondu gabea, erreta edo egosita jaten dena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzea da eta zilindro forma du, eta gorriak eta berdeak izan daitezke. Mundu guztian da ezaguna eta mota askotako saltxitxak aurkitzen dira. Ezagunenak, alemaniarrak dira, "wurst" izenekoak.

Erabilera Sukaldaritzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saltxitxak prestatzeko, txerriaren zati jakin batzuk aprobetxatzen dituzte, hala nola koipea , erraiak edo odola. Txerriaz gain oilaskoa, indioilarra edo behikia ere erabiltzen da saltxitxak egiteko.

Saltxitxa motaren arabera, batzuk frijituta jaten dira eta beste batzuk berriz egosita.