Wikipedia, Entziklopedia askea

Sanni Kurkisuo

👶
Jaiotza
1993ko maiatzaren 26a
Lohja
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Sanni Kurkisuo

Sanni Kurkisuo, izen artistikoa Sanni duena (Lohja, 1993) abeslari eta aktore finlandiarra da. Finlandieraz abesten du eta elektropop estiloa jorratzen du. Sanniren abesti ezagunena "2080-luvulla" da.

Kolore biziko jantziak erabiltzen ditu eta ilea ere koloreztaturik izaten du, gorriz, urdinez...

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 urterekin hasi zen musika egiten. 2012an Miss Farkku-Suomi filmeko aktorea izan zen. Lehenengo diskoa 2013an atera zuen, Sotke mut izenekoa. 2015ean Lelu diskoa atera zuen eta bertan dago bere abesti arrakastatsuena, "2080-luvulla".

Dracula eta Pornoo laburmetraietan protagonista izan da eta aktore onenaren sariak jaso ditu.

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sotke mut (2013)
  • Lelu (2015)
  • Sanni (2016)
  • Trippi (2019)

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Miss Farkku-Suomi (2012)
  • Dracula (2018)
  • Pornoo (2018)