Edukira joan

Txikipedia:Sara Olaizola

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sara Olaizola Alcantara (Irun, 1997ko urriaren 6a). Gipuzkoar futbolaria da eta erdi kanpoan jolasten du. CD Mariño eta Oiartzun KE taldeetan ibili ondoren Real Sociedaden aritu zen 2018 eta 2020 artean.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde txuriurdinak fitxatu zuen 2018an, erdilari postua indartzeko. 2019ko Maiatzaren 11an, klubarekin lehen titulua (Erregina Kopa) lortu zuen Granadan, Nuevo Los Carmenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin. 2019ko Abuztuan, Euskal Herriko Kopa lortu zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean. 2020ko Otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu zuten. Finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde gelditu ziren. 2020ko ekainean Erreala utziko zuela jakinarazi zuen.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak Urteak
Mariño 2011-2016
Oiartzun 2016-2018
Real Sociedad 2018-2020

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]