Edukira joan

Txikipedia:Irun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak62.920
🔎  Azalera42,8 kilometro koadro
🌄  Altuera20 metro
Map

Irun Gipuzkoako udalerri bat da. 61.855 biztanle ditu.

Auzo hauek ditu: Anaka, Behobia, Bidasoa, Katea, Lapitze, Olaberria, Meaka, Artia, Anzaran, Santiago, Bentak

Erromatarren garaiko aztarnak topatu dira hirian.

Erdi Aroan Irun Hondarribiaren menpe egon zen. 1766an lortu zuen independentzia.

2019an 59.899 biztanle zituen hiriak.

Junkaleko Andre Mariaren eliza

2019ko udal hauteskundeen ondoren, José Antonio Santano aukeratu zuten alkate.

Eraikin garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Junkaleko Andre Mariaren eliza. XVI-XVII. mendeetan eraikia.
  • Udaletxea. XVIII. mendekoa.
  • San Martzial baseliza. XVI. mendekoa.
  • Arbelaitz jauregia. XVI. mendekoa.
  • Urdanibia jauregia. XVII. mendekoa.
  • Ama Xantalen baseliza. X. mendekoa. Gipuzkoan garai hartako bakarra.
  • Gaztelu zahar. XVI. mendekoa.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]