Wikipedia, Entziklopedia askea
Schreiber muskerra

Schreiber muskerra kolore bizitako muskerra da. Iberiar penintsulako mendebaldean, eta tartean Euskal Herrian, bizi da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buru motza du. Ugalketa garaian arrak kolore urdin bizia izaten du buruan. Animaliaren gorputza berdea da gainaldean eta horixka sabelean. Isatsa luzea du eta marroia da. Guztira 40cm inguruko luzera hartzen du.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektuak eta araknidoak jaten ditu batez ere; kakalardoak, euliak, eltxoak, matxinsaltoak, armiarmak... Txori txikien edota muskerren arrautzak ere jaten ditu tarteka. Uda amaieran fruita txikiak ere jaten ditu. Animaliak ehizatzeko sprint motzak egiten ditu.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian ugaltzen da, apirilaren eta ekainaren artean. 4-24 arrautza jartzen ditu eta udan zehar erruten ditu bi hilabetetan zehar.

Euskal Herrian non aurkitzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriaren mendebaldean aurkitzen da.

Izena beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gaztelera: Lagarto verdinegro
  • Ingelesez: Iberian emerald lizard
  • Frantsesez: Lézard émeraude ibérique