Wikipedia, Entziklopedia askea

Eltxo

Eltxoaren bizi-zikloa
   Ba al dakizu   

Benetan uste duzu eltxoek odol gozoa edukitzeagatik txikitzen gaituztela?

Bada, ez sinetsi, eltxoek beste gauza batzuei erreparatzen baitiete, hala nola koloreei, gorputz-tenperaturari, arnasketari...

Eltxoak, Culicidae familiako intsektu dipteroak dira, hau da, bi hego dituzten intsektuak dira. Izenak berak dioen bezala, euli txikia esan nahi du. Ezagunak dira egiten dituzten ziztadengatik eta hantura txikiak eta narritadurak sortzen dituzte ugaztunen azalean. Zehazki, euliaren familiatik dator, baina tamaina txikiagoan, kolore iluneko gorputz oso fina du eta sei hanka oso luze eta bi hegal garden ditue, zeinen mugimenduak burrunba zorrotza eragiten duen.

Nolakoa da eltxoen bizitza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eltxoek lau garapen etapa dituzte: arrautza, larba, pupa eta heldua.

Emeek 300 arrautza jar ditzakete aldi berean. Emeak jartzen duen arrautza batek 7 eta 10 egun bitartean irauten du eltxo heldu bihurtzeko, prozesu hau uretan gertatzen da. Eltxo emeek ura duen edozein ontzitan uzten dituzte arrautzak. Eltxo arrautzak larbak sortzeko garatzen dira. Beharrezkoa zaie ura beren bizi-zikloa osatzeko, larbak uretakoak baitira. Larbak lau aldiz hazi eta aldatzen dira pupa bihurtu aurretik. Etapa honetan, urak propultsatzeko gai den isatsa osatu dute. 7 eta 14 egun bitartean eta giro-baldintza onenetan, eltxo heldu bihurtzea lortzen dute, eta heldu gisa bi hilabete inguru bizi dira.

Zertaz elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eltxoa ziztatzen

Arra zein emea nektarrez, frutaz eta landarez elikatzen dira batez ere, baina emeak ere proteina behar du odolean bere arrautzak garatzen laguntzeko, eta beraz, behin odolez beteta dagoenean, egun batzuetan atseden hartuko du arrautzak jarri baino lehen.

Emeak elikatzeko tronpa itxurako aho bat du (luzea eta zorrotza), proboscide izenekoa, azala zulatzeko eta, ondoren, pertsonen eta ugaztun batzuen odola ateratzeko erabiltzen du. Animalia hau, bere odoleko pisua hiru aldiz edateko gai da.

Eltxo bat beste espezie eta landare batzuez elikatzen den bezala, badira eltxoak eta intsektu gehiago elikatzeko erabiltzen dituzten beste animalia batzuk; arrainak eta burruntziak horren adibide argiak dira.

Zergatik ateratzen da ale bat eltxoak kosk egiten duenean?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziztada "hozkadatzat" jotzen badugu ere, eltxoek ez dute hortzik, eta beraz, ezinezkoa da hortzekin kosk egitea. Emearen ahoak bi hodi ditu, bata odola xurgatzen duena eta bestea bere listua kanporatzen duena, honek erreakzio bat sortzen du giza gorputzean eta guk "ale" bezala ezagutzen duguna da. Garrantzitsua da azpimarratzea jende guztiak ez duela modu berean erreakzionatzen larruazalean; pertsona batzuei apur bat bakarrik eragiten die, baina beste pertsona batzuei alergiak edo beste sintoma mota batzuk eragin diezazkieke.

Nola sortzen da eltxoaren soinua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eltxoaren hegala

Intsektu askok turuta baten antzeko burrunba zorrotza egiten dute hegalak mugituz hegan egitean. Euliak bezain txikiak diren intsektuek ere burrunba arina egiten duten arren, intsektuek ez dute ahotsik eta gehienek ezta belarririk ere. Arrek, hegoek egiten duten soinuaren bidez, emeak aurkitu eta iristea lortzen dute.

Bitxia da esatea eltxoek ezin dutela oso urrun edo oso azkar hegan egin, izan ere, gehienek ezin dute 5 km baino gehiago hegan egin.

Animalia hiltzailea?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eltxoa animaliarik hilgarriena da (gehien hiltzen duena), besteak beste, gaixotasunen eramaile handiena delako. 500 eltxo espezie baino gehiago daude, horietako batzuek gaixotasunak dituzte, zehazki, eltxo mota ezagunena eltxo anofela da, malariaren eramailea zehazki. Eltxo hau urtero 725.000 pertsona baino gehiago hiltzearen erantzulea da.

Zerk erakartzen ditu eltxoak ziztatzera?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia horien ziztadak saihesteko, ideia ona izango litzateke ziztatzearen faktore ezberdinak ezagutu eta kontuan hartzea. Lehenik eta behin, eltxoak erakartzen dituen gorputzaren faktoreetako bat izerdia da. Horrez gain, substantzia kimiko batzuk ere erakargarriak egiten zaizkio, hala nola, arnastean askatzen dugun karbono dioxidoa edo lurrina bera, azido laktikoaz gain, izerdian dagoen elementu bat.

Animalia hauek beti gune beroetara joaten dira, ahoan sentsoreak baitituzte gorputzeko beroa detektatzeko; beraz, kolore ikusgarriz janztea litzateke irtenbide bat, arropa iluna alde batera utziz. Aurreko azalpena kontuan hartuz, udan eltxoak bakarrik aurkituko ditugula ulertuko dugu, eltxoek hibernatu egiten baitute.