Edukira joan

Txikipedia:Sexting

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sexting, sex eta texting hitzen arteko elkarketaz sortutako hitza da. Telefono mugikorren bidez eduki erotiko edo pornografikoak bidaltzea da. Hasiera batean eduki sexualak zuten mezuei erreferentzia egiten zuen. Ez da nahastu behar eta ez du harremanik bideo pornografikoak bidaltzearekin. Gazteen artean ohikoa da eta gero eta gehiago nerabeen artean.

  • Bi sexting mota ezagutzen dira: pasiboa eta aktiboa. Lehenengoak bakarrik materiala jasotzen dutenei buruz da eta bigarrenak materiala egiten, bidaltzen eta trukatzen dutenei buruzkoa.
  • Jendeak sexting egiteko arrazoiak hauek dira: beste batengan sexu interesa piztea, eszitazioa bilatzea eta sexu-ekintzaren aurreko desira sortzea, beste pertsona baten atentzioa deitzea, erakargarria eta sentsuala sentitzea, edota presio soziala eta talde batean onartua izatea.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sextingari lehenengo erreferentzia The new york times egunkariak egin zuen. Ordutik gero eta gehiago egiten da, batez ere Australian, Zeelanda Berrian, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan.

  • 2008ko galdeketa bateko nesken %22-ak baieztatu zuten noizbait beraien argazkiak bidali zituela non biluzik agertzen zen. Gizonezkoen %33ak eta emakumezkoen %25ak eduki mota hau jaso zuela onartu zuen.

Ordutik, gero eta gehiago egiten da praktika hau.