Txikipedia:Shenzhen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Shenzhen hiria

Shenzhen Asiako eta Txinako hiri bat da eta 23,3 milioi biztanle ditu eta 2.020 kilometro karratuko azalera du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guangdong probintzian kokatzen da kostako hegoaldean eta Hong kong eta Txina artean dago.

Bilakaera ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shenzheneko erreka

Gaur egun Txinako hamar hiri handien artean dago eta munduko 4. porturik garrantzitsuena da hangoa. Duela berrogeita hamar bat urterarte arrantzaleen hiri bat zen.

1979an Shenzhen toki ekonomiko berezi moduan izendatu zuten. Orain, gailu elektronikoen 8.000 enpresa daude han eta horietako bat Huawei da.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shenzheneko Sea World parkea

Shenzhen hiria “etorkizuneko hiria” bezala ezagutzen dute askok. Teknologian goi-mailako sorkuntzak egiteazgain hondare kultural garrantzitsua du. Eraikin eta monumentu ikusgarri asko daude, adibidez Kingkey 100 etxeorratza.

Mundu osoko turistak erakartzen dituen parke erraldoiak ditu besteak beste Window of The World edo Munduaren Leihoa deiturikoa. Horrez gain, Sea World plaza jendetsua turisten eta bertakoen topagune da, jatetxe eta lokalez beteta dagoena. Eta hortik oso gertu dago Tian Hou tenplua.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shenzhengo kirol nagusia futbola da eta bertako taldea Shenzhen Kaisa FC da 1994 sortutakoa.

Mundu mailan estalitako eski pista handiena izango dena eraikitzen ari dira. 83 metroko altuera eta 441 metroko luzeera izango ditu eta teleferiko bat ere izango du barruan. 2025ean eginda egongo dela esaten da.