Wikipedia, Entziklopedia askea

Sirena

Eduki-taula

Bi sirena eta lurrean bizi diren gizakiari erreferentzia egiten dion arte-lana

Sirenak Greziar mitologia Aintzinako Greziar jainko-jainkosei buruzko istorio multzoa da. Pertsonai askok parte hartzen zuten Greziar mitologian, besteak beste sirenak. Sirenak Greziar mitologiko itsas izakiak ziren. Emakume idealogokioaren ezaugarri fisikoak zituzten, kasurako, ile hori luzea, begi urdinak, larruazal txuria… beste ezaugarri batzuk ere bazituzten, adibidez, bularrak bainujantziarekin estalita, gerritik behera arrain itxurako gorputza zeukaten, ezkatez egituratua. Isatsa luzea eta koloretsuak izaten zituzten, hori kolorekoak, arroxak, urdinak, berdeak, horiak, marroiak… eta lakatzak ziren ezkaten eraginez.


Sirenak itsasoan bizi ziren, itsasoko kobazuloetan. Denak ez ziren kobazuloetan bizi, batzuk Sirenum scopuli edo Anthemoessa izeneko uharte handi eta koloretsu batean bizi ziren. Beste batzuk beste uharte batzuetan bizi ziren.

Normalean sirenak beren familiekin bizi ziren, gaur egun pertsonak bizi diren bezala. Beren anai-arrebekin eta gurasoekin bizi ziren. Beste batzuetan, aiton-amonak, osaba-izebak eta lehengusu-lehengusinak ere elkarrekin bizi ziren.

Kantatzea asko gustatzen zitzaien, batez ere itsasertzeko harrietan esertzen ziren doinuak sortuz. Harrietan kantatzen ari ziren bitartean inguruko paisaiak aztertzea eta ilea orraztea gustuko zuten. Animaliekin asko jolasten ziren eta lagunekin berriketetan ere aritzea gustatzen zitzaien. Instrumentuak jotzen ere ikasten zuten.


Lurreko gizakia ikusten zutenean, itsasoan sartzen ziren eta kobazuloetan ezkutatzen ziren. Gizakiak arrantzatuko zituztela eta erasotu eginen zietela pentsatzen zuten, beraz, ez ziren lur-ertzera hurbiltzera ausartzen.

Ez da ziurra sirenak benetan existitu izana. Pentsaera mitologikoaren arabera sirenak benetako bizidunak izan dira, baina zientifikoki ez da ziurra. Gaur egun existitzen ez direla esaten da, baina agian itsasoko sakoneren batean sirenen bat bizi daiteke.


BIBLIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.dondevive.org/sirenas/