Txikipedia:Soja esne

Wikipedia, Entziklopedia askea

Soja-esnea, soja aleak uretan jarri, txikitu eta iragaziz ekoitzitako edari bat da. Dendetan salgai dago, baina norberak etxean ekoizteko tresnak ere saltzen dira.

Asiako herrialde bateko esne brick bat

Duela 2.000 urtetik edaten da, baina gaur egun ospe handia du, batez ere begetarianoek eta beganoek abereen esnearen ordezkotzat edaten baitute. Abere esneak bezala kolore zurixka du eta proteina iturri da.[1]

Nutrizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nutrizioari dagokionez, digestio ertainekoa da, ez du kolesterolik, eta koipe eta kaloria erdiak ditu, B bitamina kopuru bera eta behi-esneak baino burdina gehiago. Azken horrek bezala, osagai alergenikoak ditu, baina laktosarekiko intolerantzietarako egokia da. [2]

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soja-esneak normalean 0,1 litroko hogeita hamalau kaloria energia dira, 0,8 gramo karbohidratoak dira, 2,9 gramo proteina dira eta 1,9 gramo koipea.[3]

Esneari dagokionez, laktosa-kantitatea, berez duen azukrea, %4,6koa da, baina ez dago ebidentziarik laktosaren kontsumoak osasunean eragin kaltegarririk duenik; beraz, dietan azukreak mugatzeari buruzko gomendioak ez dagozkio elikagai horri.

Gantz-materiari dagokionez, soja-edariaren batez besteko edukia %1,6 da, esne erdigaingabetuan aurki dezakegun proportzioaren antzekoa (legez %1,5etik %1,8ra bitartekoa izan behar du), baina landare-edariaren kasuan, gantz-azidoen profila osasungarriagoa da, poliasegabeak baitira nagusi, hala nola linoleikoa.

Soja-edariak azukre erantsiak izaten ditu. Batez bestekoa %2koa da, eta horrek esan nahi du ez dela oso handia. Horregatik, kontuan izan behar da 250 ml-ko soja-edariaren errazio batek azukre kantitate handia izan dezakeela. [4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Soja-esne. 2020-12-28 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. «Soia -edaria» www.gastronomiavasca.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  3. «Soia -edaria» www.gastronomiavasca.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  4. Esnearen eta soja-edariaren arteko lau desberdintasun eta antzekotasun | Consumer. 2020-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).