Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorginen akelarrea, Goyaren lana.

Sorginak euskal mitologiako pertsonaia ezagunak dira. Mariren leizeetan haren neskame dauden ahaideak dira. Gauetan akelarre izeneko bilerak egiten dituzte. Zuberoan Belagile esaten diete.

Sorginak kondaira eta herri-ipuin askotan agertzen diren, bereziki maitagarrien ipuinetan. Liburu moderno, telebista saio eta film askotan ere agertzen dira.

Aspaldiko sinesteen arabera, sorginak onak edo txarrak izan daitezke, gazteak edo zaharrak, eta itsusiak edo ederrak. Sorginak ere gizonak edo emakumeak izan daitezke. "Sorgin" hitza, ordea, emakume bati buruzkoa izan ohi da. Magia praktikatzen duten gizonentzat "aztia" esaten da.

Batzuetan, sorginak lamiekin nahasten dira, baina ez dira izaki berdinak. Jentilekin batera, trikuharriak, harrespilak eta zutarriak eraiki zituztela esaten da.

Zer da sorginkeria?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorginkeria sorginek egiten duten magia da. Jendeak aspalditik sinetsi du sorginkerietan eta sorginengan. Sorginak gaiztotzat hartzen diren. Gaur egun, ordea, sorginak ipuinetako pertsonaiak edo Halloween bezalako jaietako ikur dibertigarriak besterik ez dira.

Sorginei buruzko istorioek sorginkeriak arazo asko konpontzeko erabil daitezkeela. Aspaldian, jende askok uste zuen sorginkeriak gaixotasunak sendatzeko, aberastasuna lortzeko edo uzta onak lortzeko erabil zitezkeela. Baina, baita ere, kalte egiteko: jendea gaixotzeko edo beste norbaiten bizitza hondatzeko. Gauza onak nahiz txarrak lortzeko, jendeak uste zuen sorginek hitz magikoak esan edo edari magikoak erabiltzen zituztela.

Sorginak eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasuna erlijio garrantzitsua bihurtu zenean, Elizako buruzagi askok erabaki zuten sorginak deabruaren zerbitzariak zirela. Aspaldi, Europako jende askok sinesten zuen sorginek botere demoniakoak erabiltzen zituztela airetik hegan egiteko, itxuraz aldatzeko (katu bihurtzeko, adibidez) eta gaiztakeriak egiteko. Beldur ziren sorginek haurrak bahituko ote zituzten ere, jateko edo edari magikoetan nahasteko. Jendeak zoritxar bat zuenean, askotan sorginei botatzen zien errua.

XIV. mendetik XVIII. mendera arte, Europako buruzagiek sorgin-ehizaldiak egin zituzten. Dozenaka mila lagun epaitu zituzten sorginkeriagatik. Milaka erre eta hil zituzten. XV-XVI-XVII. mendeetan, Euskal Herrian ere, XV, XVI eta XVII. mendeetan, sorginen aurkako hainbat epaiketa egin ziren, eta sorgin asko kondenatu eta erre egin zituzten.

Ba al dago sorginik gaur egun?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo mundu modernoan, jende gehienak ez du sorginkerian sinesten. Baina sorginetan eta sorginkerian sinesten duten kultura batzuk badaude oraindik; herri indigena askok xaman edo petrikilo edo sasimedikuen botereetan sinesten jarraitzen dute. Xamanak herri indigenetako figura erlijioso batzuk dira, gaixotasunak sendatzen dituztenak eta mundu espiritualarekin tratatzen dutenak. Petrikilo edo kuranderoek botika tradizionalak eta erritu magikoak erabiltzen dituzte gaixoak sendatzeko. Jarduera horiek, ordea, ez dira sorginkeriatzat jotzen gaur egun.

Irakurri nahi sorgin ipuin bat?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru sorginak
Hona hemen sorginen kondairaren audioa.

Sorginen inguruko kondaira asko daude, herri askotan sorginen kondaira eta istorio asko daudelako; honako hau "Hiru sorginak" izeneko herri-ipuinaren istorioa da.

Istorio harrigarri hau kostaldeko herri batean gertatu zen. Herri hartatik oso gertu, sorginak bizi ziren, eta batzuetan, herriko jendea lanean zegoenean, lapurretak egiten zituzten, lapurtutako gauzak mantalen azpian gordetzen zituztelarik.

Sorgin eta aztiak.

Goiz batean, Matxin izeneko arrantzale batek sorgin maltzur batekin topo egin zuen, arrantzatutako arrainak saski batean zeramatzala. Sorginak arrain horiek emateko eskatu zion, baina Matxinek ezetz erantzun zuen, lan asko egin behar izan baitzuen arrain haiek guztiak harrapatzeko. Sorgina asko haserretu zen, ez zitzaiolako gainerakoen ezetza jasotzea gustatzen; berari jaramonik ez egiteak biziki zapuzten zuen. Berriro arrainak emateko esan zion arren, Matxinek ez zion jaramonik egin eta haserretutako sorgina bere alaba eta lagun baten bila joan zen, ez baitzuen arrantzale gaixoa bakean uzteko intentziorik.

Gertatutakoa kontatu ostean, hiru sorginek arrantzalea hiltzea erabaki zuten; haien intentzioa olatu izugarri bat bihurtzea zen, Matxin arrantzan zebilen bitartean hura hiltzeko. Baina Takiok, Matxinen lagunak, sorginen hitzak entzun zituen eta bere lagunari dena kontatu zion.

Matxin, Takio eta Blas txakurra arrantzara joan zirenean, oso beldurturik zeuden. Lehenengo olatua iritsi zenean, txalupa asko mugitu zen arren, ez zitzaien ezer pasatu. Bigarren olatua askoz ere handiagoa zen arren, hiruak bizirik geratu ziren. Baina hirugarren olatua denen artean beldurgarriena zen, eta denak itoko zituela zirudien arren, Matxinek bere arpoia hartu eta olatuaren bihotzean sartu zuen. Momentu horretan, izugarrizko oihua entzun eta olatua gorriz tintatzen hasi zen.

Portura iritsi zirenean, arrantzaleak eta txakurra oso pozik zeuden bizirautea lortu zutelako. Matxinek Takiori eskerrak eman zizkion eta Takiok lagunak horretarako daudela erantzun zion.

Hurrengo egunean, itsasertzean oihal beltz bat aurkitu zuten eta sorginen kobazulotik gertu negar zotinka zeuden bi sorgin.

Irakaspena

Lagunak gu laguntzeko daude, baita gu haiek laguntzeko ere.