Wikipedia, Entziklopedia askea

Stegosaurus

Stegosaurus
Dinosauro belarjalea
Altuera4 metro
Luzera9 metro
Bizi zen garaiaJurasikoa
Esanahianarrasti teilatuduna

Stegosaurus bizkarrean plakak eta isatsean lau arantza zituen dinosauro handia izan zen. Buru eta burmuin txikia eta gorputz lodia zuen. Iratzeak eta beste landare batzuk jaten zituen, eta taldetan mugitzen ziren.

Gorputz sendoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gorputz sendoa zuen dinosauro honek. Bi kotxeren luzera eta pisua zuen. Bere isatsarekin oreka mantentzen zuen. Aurreko hankak oso motzak ziren eta atzekoak luzeagoak eta indartsuagoak, gorputza mantendu ahal izateko. Lau hanken gainean mugitzen zen, pauso indartsuz. Ezin zuen oso azkar ibili edo korrika egin, eta horregatik defentsa behar zuen dinosauro haragijaleen aurka.

Buru eta burmuin oso txikia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi kotxeren tamaina zuen arren, bere burmuina intxaur baten tamainakoa zen, oso txikia. Ezagutzen den burmuinik txikiena da gorputzarekin alderatuz. Burua ere txikia zen, eta barailak ahulak. Mokoa zuen, landareak moztu ahal izateko. Baina baraila ahul horiekin hostoak eta landare txikiak baino ezin zituen jan.

Arantzak isatsean eta plakak bizkarrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hain dinosauro geldoa izanda, babesen bat behar zuen haragijaleen aurka. Isatsa oso lodia eta gihartsua zuen, eta puntan metro bateko luzera zuten lau arantza zituen. Uste dugu isatsarekin babesten zela, kolpeak jotzen bere etsaiei. Bizkarrean ere plaka handiak zituen. Plaka hauek babesteko izan zitezkeen, baina baita ere Eguzkiaren indarra bildu eta gorputza berotu edo hozteko.

Dinosauro koloretsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dakigu zer kolore zituzten dinosauroek, koloreak ez direlako fosiletan agertzen. Askotan kolore berdez margotzen ditugu, gaur egungo musker asko bezala. Baina, baliteke, koloretsuak izatea. Eta agian, Stegosaurusa oso dinosauro koloretsua zen, bizkarreko plaka distiratsuekin. Agian emeak erakartzeko ere erabiltzen ziren, edo talde handietan bidaiatzen zutenean kamuflatzeko, zebrek egiten duten bezala.