Wikipedia, Entziklopedia askea

Stranger Things

Stranger Things
Millie Bobby Brown edo "11"

Stranger Things Netflixeko zientzia fikziozko telesail famatu bat da. 2016an Estatu Batuetan sortu zuten Matt eta Ross Duffer anaiek.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadan Hawkinsen, Estatu Batuetako herri batean, burutzen dira telesail honetako gertakizunak.

Horrela hasten da dena: Will Byers, 12 urteko mutiko bat, desagertu egiten da. Bere lagunak, Dustin, Mike eta Lucas, kezkatuta ikerketa bat egiten hasten dira, beraien laguna aurkitzeko asmoz. Aurkiketa horren barruan natura-gaindiko botereak dituen neskato bat aurkitzen dute basoan, "11" bezala ezagutua. Lagunak egin eta denak Will aurkitzeko ikertzeari ekiten diote. Gutxinaka Will aurkitzeko bidean gobernuko sekretu batzuk argitzen dituzte, hauek Willen desagertzearekin eta neskato arraroarekin guztiz lotuta egongo dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesail honetako pertsonai nagusienetako batzuk interpretazten dituzten aktoreak Millie Bobby Brown, Finn Wolfhard, Gaten Matarazzo, Caleb McLaughlin, Natalia Dyer, Charlie Heaton, Noah Schnapp, Sadie Sink eta Joe Keery dira.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte grabatutako denboraldiak 4 dira. Lehenengoa 2016an estreinatu zen, bigarrena 2017an, hirugarrena 2019an eta laugarrena 2022an estreinatu da. Telesail honek gutxi gorabehera 8 atal izan ohi ditu denboraldi bakoizteko.