Natalia Dyer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalia Dyer

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNatalia Danielle Dyer
JaiotzaNashville1995eko urtarrilaren 13a (29 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
Nashville School of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta argazki-modeloa

IMDB: nm3034501 Allocine: 473558 Rottentomatoes: celebrity/natalia_dyer Allmovie: p715504 0 Metacritic: person/natalia-dyer
Twitter: NataliaDyer Instagram: nattyiceofficial Edit the value on Wikidata

Natalia Dyer, (Nashville, Tennessee; 1995eko urtarrilaren 13a) estatubatuar aktorea da. Ezaguna Stranger Things telesailean Nancy Wheeler-en rola egiteagatik.[1]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an, Natalia Dyerrek, Clarissa Granger-en papera egin zuen Hanna Montana: The Movie-n. 2011an, The Greening of Whitney brown pelikulan parte hartu zuen eta Lily-ren papera egin zuen. Gero, beste filme bat egin zuen: I Believe In Unicorns , eta pertsonaia nagusia izan zen, filmea 2014eko martxoaren 9an argitaratu zen.[2][3]

Natalia Dyer

2015ean, Nancy Wheeler-en paperaegin zuen Stranger Things telesailean, Netflix-en igorritakoa 2016ko uztailaren 15ean argitaratu zen. Paper horrek arrakasta handia eman zion Nataliari.[1][4]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nataliak NYU-n (New York university) ikasi zuen non Gallatin School of Individualized Study sailera joaten zen. Natalia, Allan Dyer eta Karen Young-en alaba da eta neba bat dauka. Bere gurasoak bananduta daude. Nataliak txikitatik izan zituen gustoko antzerkiak eta emanaldiak, eta txikitatik aktore izan nahi zuen.

Natalia Dyerrek txikia zenean oso osasun ahula zuen. Hilabete asko ematen zituen eskolara joan gabe asma eta pneumonia arazoengatik, eta horrek lagun gutxi izatea eragiten zuen. Hala ere, asko ikasten zuen eta ikastaroak aurrera ateratzea lortu zuen.

Gurasoek kirol-udaleku batera bidali zuten lagunak egiten laguntzeko, bere alderdi barnerakoia zela-eta, baina kanpaldiko lehen egunean orkatila hautsi zuen, eta arte dramatikoko kanpamentu batera bidali zuten. Han, interpretaziorako grina ezagutu zuen.[5]

Hannah Montana: The Movie[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 urterekin, aktoreak ekoizpen handi batean parte hartu zuen, Hannah Montana: The Movie-n, nahiz eta oso rol txikia izan. Hori izango litzateke Nataliaren sarrera antzezpenaren munduan, bere lehen rola eta filma izan zen. Film honek premierean zapaldu zuen bere lehen alfonbra gorria, baina aktorea ez dago oso pozik emanaldi honekin.

Stranger Things[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere papera Stranger Things-en oso ospetsua egin zen eta ordutik aurrera bere aktore karrerak gora egin du.

Bere emanaldiari esker, hainbat saritan izendatu zuten taldekideekin batera, eta 2017an Screens Actors Guild Award saria irabazi zuen Drama Aktore Onenaren kategorian.[5]

Nataliak elkarrizketa batean azaldu zuenez, asko identifikatu zela Nancy Wheeler-en pertsonaiarekin grabaketetan.

Aktorearen etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktoreak El País egunkariari eskainitako elkarrizketa baten adierazi duenez, Stranger Things amaitzen denean, bere ikaskideren batekin esperientzia errepikatzea gustatuko litzaioke. Orain, argitaratu da, film bat egingo duelaAsa Butterfield Sex Education-eko aktore printzipalarekin. Film-a All fun and Games da, eta 2023ko apirilaren 15ean argitaratuko da Netflix-en; Cecile Galet filmaren produktoreak azaldu zuen pelikula hau beldurrezko filma izango dela.[6]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natalia dyer
Urtea Izenburua Pertsonaia Erref.
2009 Hanna Montana: The Movie Clarissa Granger [7][1]
2011 The Greening of Withney Brown Lily
2012 Blue Like Jazz Grace
2014 I believe in Unicorns Davina
The city at Night Adeline
2015 Till dark Lucy
2016 Long Nights Short Morning Marie
Don’t let me go Banshee
2017 Yes, God, Yes Alice
After darkness Clara Beaty
2018 Mountain Rest Clara
Tuscaloosa Virginia
After Her Hailey
Velvet buzzsaw Coco
2019 Yes, God, Yes Alice
2021 Things heard and Seen Wallis

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Erref.
2010 Too Sunny for Santa Janie [7] [1]

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Erref.
2016 Stranger things Nancy Wheeler [7][1]
2017 Stranger things Nancy Wheeler
2019 Stranger things Nancy Wheerler
2022 Stranger Things Nancy Wheeler

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea organizazioa Maila / kategoria Telesaila Emaitzak Erref.
2017 Screen Actors Guild Awars Aktore talde onena drama batean Stranger things Irabazlea [1]
Young Artist Award Telesail edo film digital bateko emakumezko

aktore gazterik onena

Nominatua
2018 Screen Actors Guild Awards Aktore talde onena drama batean Nominatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f York, Universidad de Nueva; Arts, Nashville School of the. «Wikiwand - Natalia Dyer» Wikiwand (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Natalia Dyer: Biografía y filmografía» AlohaCriticón 2020-08-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  3. «Natalia Dyer» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  4. (Gaztelaniaz) ▷ Natalia Dyer Bio, profesión, vida personal, citas, patrimonio neto - La Gran Quedada. 2020-11-07 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Natalia Dyer: una chica introvertida, una posible periodista y su relación con Charlie Heaton | Europa FM» www.europafm.com 2022-07-31 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  6. (Gaztelaniaz) «'All Fun and Games': la película que une a la estrella de 'Sex Education' con Natalie Dyer de 'Stranger Things'» okdiario.com 2022-04-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  7. a b c (Gaztelaniaz) SensaCine. «Natalia Dyer» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]