👶 Jaiotza 2004ko otsailaren 19a Marbella eta Málaga |
🔨 Lanbidea aktore |
📷 Argazkiak ikusi |
Millie Bobby Brown 2004ko otsailaren 19an jaio zen Marbellan. 2011n Orlandora mugitu zen eta han bere aktore bizitza hasi zuen. Hainbat filma eta serietan hasi zen parte hartzen, adibidez: Once upon a time in Wonderland, Intruders, NCSI, Modern Family, eta Grey’s Anatomy.
Bere bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haren aita higiezinen agentea da. Brownen anaiek Paige, Charlie eta Ava deitzen dira. Familia Bournemouthera (Dorset) joan zen bizitzera Brownek lau urte zituenean eta lau urte geroago Orlandora (Florida) migratu ziren. Aitak asteburuko eskola batean eman zuen izena, han eskolan sartzeko. Eskola horretan, Hollywoodera joan behar zuela iradoki zion ordezkari batek aurkitu zuen Millie.
Brown London eta Atlantan, Georgia artean bizi da.' Liverpool futbol taldearen jarraitzaile sutsua da, bere anai-arreba eta aita bezala.
Nola bihurtu zen ospetsu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milliek, 2016. urtean egin zuen bere salto handienetarikoa, “Stranger Things” serieko protagonistaren rol-a lortu zuenean (“Eleven” pertsonaia). Handik aurrera, bere ospea handitu zen, eta gero eta arrakastatsuagoa egin zen. Netflix plataformarekin, bere karrera jarraitu zuen, eta beste 2 denboraldiz atera zen serie horretan. Handik aurrera, beste hainbat produktoreekin lan egiten hasi zen, eta beste film eta saio egin ditu, adibidez; Enola Holmes, Godzilla: Kings of the monster...
Horretaz gain, Converse markarekin egin zuen bere lehenengo laguntza-lana eta duela gutxi bigarrena egin du.
Ospetsu bihurtu eta gero, bere negozioa sortu zuen, “Florence by Mills” deiturikoa, makillaje eta azalerako (skin care) krema eta lozioak saltzen.
Filantropia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore-karreraz gain, Brown filantropa da; 14 urte zituenetik, haurren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzera bideratutako erakundeei lagundu die, baita minbizia bezalako gaixotasunak dituzten gazteei laguntzera bideratutako fundazioei ere. Hope Foundationekin bat egin zuen, haurren minbizia tratatzeko terapia espezifikoetarako dirua biltzeko. Gainera, FlorencebyMills kosmetiko-lerrotik bildutako diruaren zati bat fundazio horretarako bideratzen da, kontzientziazioa eta dohaintzak lortzen laguntzek.
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hain aktore maitea izanik, sari eta izendapen ugari irabazi ahal izan ditu, zientzia fikziozko/fantasia telebistako aktore gogokoena izateagatik. Bere aktore urteak oso onak izan dira normalean, baina 2017an izan zen aktore honen urterik onena izan zen, hainbat sari lortu zituen eta. Besteak beste, “Saturn” saria, “Emmy” eta “Screen Actors Guild” saria eta Telebistako emakumezko aktore onenaren saria izendatu zuten hurrenez hurren, Eleven rolagatik. Artista gazteen saria ere izandu, eta hau lortu izanak ospetsua izateraeraman zuen. “Gold Derby TVAwards”-ena, eta beraren barruan euki zuen saria izan zen, urteko emanaldanik onena eta , emakumeko aktore onena. “Fangoria Chainsaw Awards”-eko sari bat euki zuen, telebistako aktoerik onena.