Wikipedia, Entziklopedia askea

Subdukzio

Subdukzioaren eskema

Subdukzio izeneko fenomenoa bi plaka tektoniko elkartzen direnean gertatzen da, hain zuzen ere dentsitate handiena duen plaka dentsitate txikiagoa duenaren azpian sartzen denean. Dentsitate handieneko plakak zaharragoak eta hotzagoak izaten dira dentsitate gutxiagokoak baino.

Subdukzioak Lurrean gertatzen diren lurrikararik indartsuenak eragiten ditu, eta lurrikara horiek tsunamiak ere sor ditzakete.

Subdukzioa gertatzen den eremuei subdukzio-eremu deitzen zaie. Mundu osoan aurkitzen dira subdukzio-eremuak, litosferako plaken arteko mugetan.