Txikipedia:Tel Aviv

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tel aviv

Tel Aviv Israelgo bigarren hiri handiena da. Asiako mendebaldean dagoen hiria da, eta 3.850.000 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tel Aviv 1909an ezarri zen Yaforen alternatiba gisa, diseinu moderno eta zabala eskainiz. Azkar hazi zen, eta hirigune garrantzitsu bihurtu.

1948an, David Ben-Gurionek Israelen independentzia aldarrikatu zuen Tel Aviven, 1950 arte behin-behineko hiriburua izan zena. Hiriak bonbardaketei aurre egin die historian zehar, Bigarren Mundu Gerran, Independentzia Gerran eta, ondoren, Gazarekin izandako gatazketan. 2016an, atentatu terrorista bat jasan zuen Sarona merkatuan.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelgo bandera

Tel Aviveko unibertsitatea Israelgo garrantzitsuena da Opera entzutegi garrantzitsua dauka, eta antzerki ikuskizunak egiteko hainbat eszenatoki ere baditu.