Gaza (hiria)

Koordenatuak: 31°31′N 34°27′E / 31.52°N 34.45°E / 31.52; 34.45
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaza
hiria
Gaza City.JPG
Hiriaren ikuspegiaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Palestina
GobernazioaGaza
AlkateaMajid Abu Ramadan
Geografia
Koordenatuak31°31′N 34°27′E / 31.52°N 34.45°E / 31.52; 34.45
Map
Gz-map.gif
Azalera151 km²
Altuera35
Demografia
Biztanleria515.556 (2012)
Red Arrow Down.svg0 (2012)
Dentsitatea9.373,75 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXV. mendea
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakTurin, Dunkerque, Tel Aviv, Tabriz, Tromsø, Cascais, Bartzelona, Cáceres, Saint-Denis eta Communauté urbaine de Dunkerque (en) Itzuli
http://www.mogaza.org/ www.mogaza.org

Gaza[1] (arabieraz: غزة‎ Ġazzah, ˈɣazza ahoskatua; hebreeraz: עזה‎ 'Azzah) hiria Gazako zerrenda eskualdeko hiririk garrantzitsuena da. Bertan 400.000 biztanletik gora aurki daitezke. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako filistiarren bost hiri nagusietako bat zen Gaza; Sanson han izan zen, eta bertan hil zen. Alexandro Handiak setio luze baten ondoren bereganatu zuen, eta Judeako Gerra Zibilean guztiz hondatu zuten. Berriro eraiki zutenean arabiarrek hartu zuten (632); gurutzaden garaian, eta baita geroago ere, XVI. mendeko turkiarren eta mamelukoen arteko gerran, borroka ugari egin ziren bertan.

Bonapartek 1799an hartu zuen Egiptora egin zuen espedizioan. 1948. urtean Gaza eta Gazaren inguruak, Nazio Batuen Erakundearen erabakiz Jordaniarekin batera estatu arabiar burujabea eratu behar zutenak, Egiptok eskuratu zituen. 1956ko azarotik 1957ko martxora israeldarren mende egon zen eta NBEko indarren eskuetan jarri zuten, eta berriro Egiptok eskuratu zuen; 1967ko gerratik 1993 arte Israelen esku egon zen.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazako hondartza.

11 auzunetan banatuta dago Gaza:

  • Al-Montar muinoa
  • Al-Daraj
  • Zaytoon
  • Shuja'eya
  • Al-Tuffah
  • Al-Sabra
  • Al-Remal
  • Al-Sheikh Ejleen
  • Gazako Portu Zaharra
  • Sheikh Radwan
  • Al-Nassr

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Gaza)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.3 18.9 21.1 24.4 27.2 29.4 30.6 31.7 30.6 28.9 25.0 20.6 25.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 9.4 10.0 11.6 13.8 16.4 19.5 21.4 22.2 20.5 17.7 14.5 11.6 15.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 104 76 30 13 3 1 0 1 3 18 64 81 390
Eguzki orduak 204.6 192.1 241.8 264.0 331.7 339.0 353.4 337.9 306.0 275.9 237.0 204.6 3288.0
Hezetasuna (%) 85 84 83 82 84 87 86 87 86 74 78 81 83
Iturria: Arab Meteorology Book[2]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaza ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Palestinako Estatua
Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.