Wikipedia, Entziklopedia askea

Teresa Mendizabal

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1940ko irailaren 22a
Gasteiz
💀
Heriotza
2022ko abuztuaren 19a
Madril
🔨
Lanbidea
fisikari
📷
Argazkiak
ikusi

Teresa Mendizabal Gasteiz, Araban, 1940ko irailaren 22an jaio zen.

Euskal Herritar irakasle zientzialaria eta fisikaria da CSIC-en (Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia).

Fisikan lizentziatutakoa izan zen 1965ean. Bere lanak lurzoruaren higidura , lurren degradazioa eta desertifikazioan kokatuta daude. Baita ere ikerketa zientifiko eta teknologikoaren planifikazioak egin ditu.

Emakume honi, nazioko eta nazioarteko ezagutza eman diote lurzoruaren higiduran, lurren degradazioan eta desertifikazioan oinarritutako ikerketak egitea gaitik.

1994an, Desertifikazioaren aurkako Borrokarako Nazio Batuen Konbentzioan aholkulari gisa jardun zuen. Erakunde horren basamortutzearen aurkako adituen nazioarteko koadroaren parte da.

Baita ere, urte berean, Espainiako Emakume Progresisten Federazioak emandako Emakume Progresisten saria jaso zuen.

Orain Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketarako Zentroko (CIEMAT) Saileko zuzendaria da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]