Txikipedia:Tian Shan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tian Shan edo Tian mendiak "mendi zerutiarrak"  Erdialdeko Asiako mendilerro handia da, Kazakhstan, Kirgizistan eta Txina arteko mugan kokaturik dagoena. Jengish Chokusu (7.439 metro) da mendirik garaiena.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tian Shan Taklamakan basamortuaren iparraldean eta mendebaldean dago, eta Tarim arroaren iparraldean, Kazakhstan, Kirgizistan, Uzbekistan eta Txinako Xinjiang lurralde autonomoaren arteko mugan. Hego-mendebaldean Pamir dauka, eta iparraldean eta ekialdean Mongoliako Altai mendiak.Sorrera

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tian mendiak Himalaiako gerrikoaren parte dira; hauek plaka indoaustraliar eta euroasiar tektonikoen talkaren ondorioz sortu ziren aro zenozoikoan. Erdialdeko Asiako mendikaterik luzeenetako bat da, Uzbekistango Tashkent-etik ekialdetik 2.800 kilometro ingurura dagoena.