Wikipedia, Entziklopedia askea
Tigre-marrazo asko daude bahama-etan

Tigre-marrazoa (carcharhinidae) familiako da. Ur epeletan bizitzan da. Monotipikoa da; bere familiako bakarra dela esan nahi du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkarraldean eta alboetan tigrearenen antzeko zerrenda ilunak ditu, horregatik deitzen zaio tigre-marrazoa. Gainerako gorputz guztia grisa eta urdin ilun kolorekoa du, azpialdea izan ezin. Azpialde txuria du. Mutur oso laburra du eta begi handiak ditu harrapakinak hobeto ikusteko. Marrazo handiak dira espezie hontakoak,tigre-marrazoa munduko marrazo handienetakoa bat da; 4 m-koak normalean eta 500-800 kg pisatzen dituzte. Arrapatu duten tigre marrazo handiena 5 m eta tona bat eta erdikoa zen. Logikoa denez bezala, hortz erraldoiak dituzte eta harrapakina zaititzeko erabiltzen dituzte.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrapakari bakartia da, eta normalean gauez harrapatzen du; horrela bere kolore beltzaxkarekin kamuflatu egiten da. Arrain txikiak, txipiroiak, beste marrazo batzuk, suge pozoitsuak, hegaztiak etab jaten ditu. Hainbat kasu egon dira eta tigre-marrazoak gizakiei ere eraso die. Bere usaimenarekin gidatzen da eta begiak era erabiltzen ditu harrapakinak harrapatzeko.

Etsaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere etsai nagusiena orka da, bestela ez du etsairik

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazo hau espezie obobiparoa da. Normalean 30 eta 50 ume edukitzen dituzte urtero; baina erdik hil egiten dira. Inoiz harrapaturako marrazo zaharrenak 50 urte zituen. Horrek esan nahi du, 30-40 urterekin hiltzen direla normalean.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano tropikaletan egoten dira. Japonian ere asko bilatzen dira. Eta Zelanda Berriraino ere iris daitezke. Baina islenadiako uharteetan ere badaude talde arraro batzuk.

Sentumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adituek esaten dute 7 sentzumen dituztela:

  • Albo-lerroa
  • Elektrorezepzioa
  • Ikusmena
  • Ukipena
  • Dastamena
  • Entzumena
  • Usaimena (garatuena)