Txikipedia:Tlaleng Mofokeng

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tlaleng Mofokeng[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tlaleng Mofokeng

Tlaleng Mofokeng 1980an jaio zen Qwa-Qwan, Hegoafrikan. "T" doktorea izenez ere ezaguna da. Mediku, hizlari, idazle eta emakumeen eskubideen eta sexu eta ugalketa-osasunaren aldeko aktibista hegoafrikarra  da. Hegoafrikako Gobernuko Genero Berdintasunerako Batzordeko kidea da.

2007an, Medikuntza eta Kirurgian graduatu zen Hegoafrikako KwaZulu-Natal Unibertsitateko Nelson Mandela Medikuntza Eskolan.

3 urtez lan egin zuen Gautengeko Osasun Sailean eta gero Johannesburgeko Pediatria Sailean. Hamahiru urtez baino gehiago egon zen medikuntzan, batez ere, nerabeen sexu eta ugalketa-osasun arloan.

Klinika pribatu baten zuzendari izan  zen, sexu-transmisiozko infekzioei, antisorgailuei eta haurdunaldia eteteari buruzko informazio eta tratamenduak ematen zituen.

2014. urtean bere ideiak eta iritziak partekatzen hasi zen Twitter bidez eta 2021. urtearen hasieran 96.500 jarraitzaile zituen sare sozial horretan.

2015. urtean izan zen My Perfect Wedding programaren aurkako salaketa eta kanpainaren buru.

2017. urtean ekainean, HIESari buruzko Hegoafrikako 8. Konferentzian sistema sozialak, politikoak, ekonomikoak eta osasun-sistemak aztertu zituen paneleko burua izan zen.

2019an, Hego Afrikako presidenteak Genero Berdintasunerako Batzordeko kide izendatu zuen.