Johannesburg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johannesburg
Johannesburg
hiria
Johannesburg.jpg
Flag of Johannesburg, South Africa.svg Coat of Arms of Johannesburg.svg
Administrazioa
Herrialdea  Hegoafrika
Probintzia Gauteng
Alkatea Amos Masondo
Izen ofiziala Johannesburg
Jatorrizko izena Johannesburg
Posta kodea 2001 eta 2000
Geografia
Koordenatuak 26° 12′ 16″ S, 28° 02′ 30″ E / 26.20436°S,28.04164°E / -26.20436; 28.04164Koordenatuak: 26° 12′ 16″ S, 28° 02′ 30″ E / 26.20436°S,28.04164°E / -26.20436; 28.04164
Johannesburg region map with names.jpg
Azalera 1,644,96 km²
Altuera 1.753 m
Mugakideak Pretoria
Demografia
Biztanleria 4.434.827 (2011)
Green Arrow Up.svg3.425.792 (2001)
Dentsitatea 2.364 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1886
Telefono aurrizkia 011
Ordu eremua UTC+02:00
Hiri senidetuak New York, Birmingham, Lurmutur Hiria, Durban, Lehrte, Pekin, Pretoria, Erroma, Addis Abeba, Londres, San Petersburgo, Taipei, Akkra, Thann, Ramallah eta Verona
http://www.joburg.org.za

Johannesburg[1] Hegoafrikako hiririk handiena eta jendetsuena da. Hegoafrikako eskualderik aberatsena den Gauteng probintziaren hiriburua da. Sahara hegoaldeko Afrikan ekonomiarik handiena duen metropolitar eskualdea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983. urtean bereizi zen Sowetoko hiri beltza (South-Western Townships, hego-mendebaleko udalak) Johannesburg udaletik. Urrea aurkitu bezain laster eraiki zuten, 1886an, eta errepublikako industria- eta finantza-gune nagusia da. Urreaz gainera, badira bestelako industriak ere: janari-, kimika- eta mekanika-industriak, ehungintza, etab. Nazioarteko bi aireportu: Palmietfontein eta Jan Smuts. Unibertsitatea eta apezpiku-egoitza. Johannesburgeko biztanleria larruazalaren kolorearen arabera dago banatua: hiriaren erdialdea aberatsa da, dotore eta modernoa, eta bertan bizi da jende zuria. Jende beltz gehiena Soweto aldean bizi da, guztiz egoera txarrean. Lemasia izeneko aldean asiar jatorriko jendea bizi da (txinatarra, indiarra eta japoniarra). Sowetoko hirian izan dira azken hamarkada hauetan apartheidaren eta arrazismoaren aurkako borrokarik latzenak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Johannesburg)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 35 34 32 29 26 23 24 26 31 32 33 32 35
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 25.6 25.1 24.0 21.1 18.9 16.0 16.7 19.4 22.8 23.8 24.2 25.2 21.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 14.7 14.1 13.1 10.3 7.2 4.1 4.1 6.2 9.3 11.2 12.7 13.9 10.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 7 6 2 1 -3 -8 -5 -5 -3 0 2 4 -8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 125 90 91 54 13 9 4 6 27 72 117 105 713
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 15.9 11.2 11.9 8.6 2.9 2 1 2.1 3.8 9.8 15.2 14.9 99.3
Eguzki orduak 251.1 224 238.7 237 275.9 267 285.2 285.2 282 269.7 249 263.5 3128.3
Iturria (1): Hong Kong Observatory[2]
Iturria (2): South African Weather Service[3]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johannesburgo ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Afrikako toponimia - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-08
    Aipua: «Hegoafrikako Errepublikako hiri nagusietako bat Johannesburg da, eta ez da arauetan ageri. Horrek esan nahi du Euskaltzaindiak ez duela arautu hiri horren euskarazko grafia; horren ondorioz, printzipioz, jatorrizkoan bezala idaztekoa da hiriaren izena euskaraz: Johannesburg
    .
  2. Climatological Normals of Johannesburg. Hong Kong Observatory Noiz kontsultatua: 9 May 2010.
  3. Climate data for Johannesburg. South African Weather Service Noiz kontsultatua: 6 March 2010.
  4. (Ingelesez) Taipei City Council. Noiz kontsultatua: 2018-07-21.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]