Txikipedia:Totalitarismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alderdi Naziaren bilera Nurenbergen, 1933an. Milioika emakume eta gizonen bizitzak kontrolatzen zituen alderdi horrek.

Totalitarismo izeneko gobernu sisteman botere osoa talde baten esku dago, eta gainerako pertsonen eskubideak erabat murrizturik daude. Estatu totalitarioak pentsatzeko modu bat (ideologia bat) inposatzen dio jendeari, eta suntsitzen ditu kontra egiten dioten guztiak.

Estatu totalitarioen adibideak izan dira Alemania Nazia, Adolf Hitlerren gobernupean (1933-1945), eta Sobietar Batasuna, Iosif Stalinen mende (1924-1953).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Totalitarismo, Lur Hiztegi Entziklopedikoa, euskara.euskadi.eus