Nurenberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nurenberg
Alemania Alemaniako udalerria
Nürnberg panorama.jpg
Wappen von Nürnberg.svg
Nürnberg flag.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Alemania
Estatua  Bavaria
Eskualdea Frankonia Erdikoa
Barrutia Nürnberg
Udalerria Nurenberg
Postakodea 90402–90491
Udal kodea 09564000
Geografia
Koordenatuak 49° 27′ 10″ N, 11° 04′ 40″ E / 49.452777777778°N,11.077777777778°E / 49.452777777778; 11.077777777778Koordenatuak: 49° 27′ 10″ N, 11° 04′ 40″ E / 49.452777777778°N,11.077777777778°E / 49.452777777778; 11.077777777778
Bavaria N.svg
Nurenberg hemen kokatua: Alemania
Nurenberg
Nurenberg
Garaiera 209±1 metro m.
Azalera 186,37 km²
Demografia
Biztanleria 498.876 biztanle
Dentsitatea 2.676,8 bizt/km²
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 0911
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Nurenberg[1] (alemanez: Nürnberg, ˈnʏɐ̯nbɛɐ̯k ahoskatua[2]) hiri alemaniarra da, Bavariako eskualdekoa. Pegnitz ibaiertzean dago.

Frankoniako hiririk populatuena da eta Bavariako bigarrena, Munichen atzetik. 503.002 biztanle zituen 2007ean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria XI. mendearen hasieran sortu zen. Lehen aipamen ofiziala 1050. urtekoa da. Bertan gaztelua egon bide zen Ekialdeko Frankoen Erresuma eta Nordgauko Markaren arteko muga zaintzeko. Zenbait merkataritza bideren arteko bidegurutzea zen Erdi Aroan eta honek oparotasuna ekarri zion.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nurenberg neguan, gaztelutik ikusita

Konrado III.a Germaniakoak Nurenbergko burgraverriaren hiriburu ezarri zuen. Gainera Reichstaga (Inperioko Dieta) bertan bildu izanak Germaniako Erromatar Inperio Santuaren hiriburu "ez ofizial" bihurtu zuen. 1219an Askatasunaren Eskutitz Handia (alemanez: Großen Freiheitsbrief) jaso zuen, honen barnean hiri eskubideak, txanponak egiteko ahalmena eta aduanetako polizia edukitzea baimentzen zen. 1356an Karlos IV.ak bere Urrezko Buldan germaniar erregeek lehen Reichtaga mantendu behar zutela esatean Nurenberg Europako hiru hiri garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.

Oparotasun giro hartan ordea izan zen gertaera lazgarririk ere. 1298an juduei sakrilegioa leporatu eta Rintfleisch-Pogrom izeneko pogromean 698 judu hil zituzten. XIV. mendean sarritan gertatu ziren antzeko masakreak Alemanian.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. eta XVI. mendeetan Alemaniar pizkundearen erdigunea izan zen Nurenberg. 1525ean hiriak Luteranismoa onartu zuen eta 1532ko Nurenbergeko Bake Itunean luterotarrek eskubide garrantzitsuak jaso zituzten. 1632an Hogeita Hamar Urteko Gerrak bete betean harrapatu zuen eta krisi latza jasan zuen denboran luzatu zena. XIX. mendean ia behea jo zuen eta Germaniako Erromatar Inperio Santua desegin zenean Hiri Inperial Askearen kategoria galdu eta Bavaria barnean sartu zen, hau Nurenbergen zorrak bere gain hartzeko prest baitzegoen. 1835ean Nurenberg eta Fürth arteko trenbidea eraikitzean berriz ere oparotasuna iritsi zen hirira.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere historia handia zela eta, Adolf Hitlerrek Alderdi Naziaren egoitza ofizial izendatu zuen (Reichsparteitag) eta bertan hainbat kongresu ospatu zituzten. Hau dela eta, aliatuek bereziki erasotu zuten. 1943an hasi ziren bonbardaketak eta 1945ean bukatu. Nurenberg hiriaren %90a erabat suntsituta gelditu zen.

1945eko azaroaren 20an hasi ziren Nurenbergeko epaiketak hainbat buruzagi nazien aurka, Holokausto eta Bigarren Mundu Gerran egindako krimenengatik.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nurenbergko gaztelua (Nürnberger Burg)
  • San Sebaldo eliza (St Sebalduskirche): Nurenbergko eliza zaharrena da, XIII mendekoa.
  • San Lorentzo eliza (St. Lorenzkirche): XIV mendeko eliza gotikoa.
  • Izpiritu sainduaren ospitalea (Heilig-Geist-Spital): 1332an sortu eta Erdi Aroko ospital handienetakoa izan zen. Legenardunak hartzen zituen.
  • Hauptmarkt enparantza: Alde zaharreko giroaren erdigunea merkatu plaza honetan dago. Bertan dago 1385ean eraiki zen Schöner Brunnen iturria.
  • Germanisches Nationalmuseum: Alemaniar kulturaren museoa.
  • Neues Museum Nürnberg: Arte moderno eta garaikidearen museoa.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Nuremberg, 1981–2010, muturreko tenperaturak 1955-2013)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 19.3 23.7 31.0 32.2 35.1 38.6 37.6 32.3 27.7 20.4 15.1 38.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.5 4.4 9.2 14.4 19.4 22.8 24.6 24.2 19.4 13.9 7.2 3.5 13.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.0 0.8 4.7 9.0 14.0 16.9 19.1 18.4 14.0 9.3 4.2 1.0 9.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -25.4 -30.2 -18.3 -9.2 -4.3 0.0 3.1 0.6 -2.7 -7.3 -12.7 -23.0 -30.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.1 -2.9 0.4 3.3 8.0 12.1 13.3 12.7 9.0 5.2 1.2 -1.8 4.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 41.7 36.6 47.0 39.8 60.8 66.1 80.4 63.5 49.6 52.6 47.4 51.4 636.8
Eguzki orduak 58.2 87.2 116.8 175.0 216.0 217.9 234.7 219.9 161.2 114.4 57.2 43.2 1701.6
Iturria: Deutscher Wetterdienst[3]


Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nurenbergeko futbol taldeak, 1. FC Nurembergek, Alemaniako 9 Bundesliga eta 5 Kopa irabaziak ditu. 20 eta 30. hamarkadan izan zen nagusi.

Nurenbergtar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nurenberg Aldatu lotura Wikidatan