Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tramana.

Tramana ur gazitan bizi den kartilagozko arrain bat da.

Myliobatis aquila da bere izen zientifikoa. Aquila hitzak, latinez, arrano esan nahi du, hainbat hizkuntzatan "itsasoko arranoa" deitzen zaio.

Tramanaren marrazkia.

Gorputzaren gainaldea marroia edo beltza izaten du, sabelaldea berriz, zuria. Hegalek triangelu itxura dute.

Mutur borobildua du, ahate baten moko itxurakoa eta bi begi alboetan. Buztan luzea du, gorputzaren bikoitza batzuetan. Buztan hau, pozoitsua da.

Aurkitu den ale handienak, 183cm neurtzen zituen eta 14,5kg pisatzen zituen.

Itsas zabalean bizi da. Normalean, 50m inguruko sakoneran bizi den arren, 800 metrotaraino sar daiteke.

Itsas hondoan bizi diren animalia ornogabeez elikatzen da gehienbat. Hau da, karramarroez, otarrainxkez, baita txirlez, ostrez eta Arrain txikiez ere.

12 tramanako taldeetan elkartzen dira ugalketa garaian. Tramanak obobibiparoak dira, hau da, arrautzak amaren barruan garatzen dira, 6 hilabetetako haurdunaldia izaten dute. Maiatza eta irailaren artean jaiotzen dira.

Toki ugaritan, tramana jaki ohikoa da. Hegalak jaten dira, haragia bertan baitago. Hala ere, Euskal Herrian, ez da jaten.

   Ba al dakizu   
Tramana kainaberaz edo sarez harrapatu daiteke, arrain kopurua jeisten ari denez, kainabera bidezko arrantza gutxitu egin da.