Txikipedia:Tsitsi Dangarembga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tsitsi Dangarembga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsitsi Dangaremba 1959ko otsailaren 4an jaio zen Bulawayon, Zimbabwen zehazki. Idazle eta zinema zuzendaria da.

Afrikako feminismoaren erreferentea da eta  bere herrialdeko errealitate soziala mundu guztian zabaltzeagatik da ezaguna.

Zimbabwen jaio zen arren, Inglaterran pasa zuen haurtzaroa eta gaztaroa. Ikasketak han egin zituen Cambridgeko Unibertsitatean, baina  arrazakeriaren ondorioz, bere herrira bueltatu zen, Afrikara.  

Egin zuen Edertasun-lehiaketa baten ondorioz, Filmen Irudien Jaialdia sortu zuen, emakumeen eta emakumeei buruzko aniztasun narratiboa sustatzeko, eta urte batzuk pasa ondoren, Tsitsi Dangarembgak Frankfurteko Liburu Azokako Bakearen Saria jaso zuen.

Tsitsi oso konprometitua dago borroka sozialekin, beraz, ezarritako ereduen aurrean jarrera kritikoa izan du beti.

Irakaskuntzaren birmoldaketa ere defendatzen du  ikaskuntza sortzaile eta bizigarriago baterantz, memorian eta errepikapenean oinarritzen zen antzinako sistematik ihes egiteko.

Feminista da eta bere herrialdeko emakumeen eskubideen borrokalari aktiboa. Tsitsik argudiatzen du emakumeak ahaldundu behar direla sistema zapaltzailea ahuldu dadin.