Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea


Ttun-ttuna edo danburia kolpaturiko hari-instrumentuen (kordofonoen) familiako musika-tresna bat da. Europan oso erabilia izan da, bereziki Pirinioen bi aldeetan. Euskal Herrian Zuberoan gorde da bereziki, nahiz eta antzina hedatuago egon. Batez ere hiru zuloko xirularekin batera jo izan da, tresna bikotea osatuz.

Forma ezberdinetako leihoak dituen zurezko erresonantzia kaxa luzexka du. Goitik behera tenkaturik sei hari izaten ditu.

Nola jotzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joleak esku batekin hiru zuloko flauta edo xirula jo ohi du, eta beste besoarekin ttun-ttuna bularraren kontra eutsita, makilarekin hariak kolpatzen ttun-ttuna jotzen du, erritmoa eta oinarri harmonikoa emanez. Tonalitatea aldatu ahal izateko, hari guztiak batera tonuz aldatzen dituen zubi mugikorra edukitzen du.

Ttun-ttuna euskal herri-musikan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierre Errekalt izan da Zuberoako azken egile zaharra. Danburi modelo ezberdinak egiteko gai zen. Zuberoako danburia Pirinioetako txikienetakoa da eta aurretik begiratuta, zezen buruaren itxura du.

Zuberoan ere ttun-ttunak atzerakada nabarmena izan zuen XX. mendean: antza denez, atabalariak ordezkatu zuen danburiaren funtzio erritmikoa. Hala ere, 1980 hamarkadatik aurrera pixkanaka suspertzen joan da eta gaur egun Zuberoako xirulari gazteen emanaldietan maiz ikus dezakegu.