Wikipedia, Entziklopedia askea

Tulbaghia violacea

Tulbaghia violacea

Tulbaghia violacea zuhaixka bat da. Hegoafrikan du jatorria baina gaur egun mundu guztiko lorategietan ikus daiteke landare apaingarri gisa. Sendabelarra ere bada.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70 cm-tako altuera hartu dezake. Oinarrian errizoma bat du, 1'5-2'7 cm-takoa eta 1-1'5 cm-ko diametroa duena. Hostoak linealak dira eta 17-50 cm luzera dute. Loreak multzoka ateratzen dira eta kolore morekoak dira. Fruituak kapsula itxura du.

Landareak marihuanaren antzeko usaina du.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tulbaghia violacea-ren hostoak baratxuria ordezkatzeko erabiltzen dira. Hegoafrikan zulu jendeak patatekin edo haragiarekin sukaldatuta jaten ditu hostoak eta loreak.

Onddoei aurre egiten dienez botika gisa erabiltzen da.