Edukira joan

Txikipedia:Urki iletsu

Wikipedia, Entziklopedia askea

SARRERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urki iletsua (Betula pubescent) bertako zuhaitz hostoerorkorra da.  Tamaina ertaineko zuhaitza da eta arraroa da 100 urtetara iristea. Azal zuriarengatik oso nabarmenak dira paisaian, negu partean batik bat.

Urki iletsuaren argazkia

NON AURKI DEZAKEGU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa eta Asian aurki dezakegu. Toki hezeetan, ura dagoen tokietan eta itsas mailatik 1800 metroko altitudera dauden tokietan egon daiteke. Urkia ugaria da Gipuzkoa guztian. Isolaturik edo talde txikietan ikus daiteke. Karerik gabeko lurzoruak ditu gustuko eta ongi garatzen da tontor eta egitura elkor eta lehorrenetan ere. Suteen ondoren funtsezko papera betetzen du berriro basoa berreskuratzeko.

NOLAKOA DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20m-ko neurria hartu dezake. Enborraren azala zuri kolorekoa izaten du. Enbor zuzena eta adar trinko eta hedatuak ditu. zerrenda horizontaletan zuritzen dena. Urkiaren hostoak 4-6 x 3-5 cm-koak dira, erronboidalak edo obalak, oinarri moztuarekin eta ertz zorrotzarekin. Batzuetan apikulatuak, ertza irregularki horzduna edo zerraduna. Hostoak bakunak eta erorkorrak dira.

Urkia monoikoa da, hau da, zuhaitz ale berak lore emeak eta arrak garatzen ditu. Hostoak atera aurretik loratzen da. Loreak ez dira oso ikusgarriak, berdexkak direlako, eta talde esekietan jaiotzen dira udaberrian.

NOLA UGALTZEN DA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loraldia apiriletik maiatzera izan ohi da. .

ZERTARAKO ERABILI DEZAKEGU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkia antzinatik mugak adierazteko erabili izan da, jabetza desberdina duten lurren arteko marra argi azaltzeko. Azalarekin oihalak, oinetakoak, saskiak, teilatuak eta beste gauza asko egiten dira Errusian. Bere izerdiak azukre asko duenez, edari alkoholikoa egiteko erabili izan da, eta senda-belar moduan gehienbat giltzurruneko gaixotasunetan erabili daiteke. Barne azala gosete garaitan egosi eta lehortu egiten zen . Urki-garagardoa egin daiteke. Bere hostoekin tea egin daiteke. Medikuntzako ere erabili izan da. Enborra oso gogorra eta iraunkorra da, beraz, teila estaldurak eta abar egiteko erabili da.

BA AL DAKIZU?...[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urki heldu bakar batek 900 mila milioi polen ale sor ditzake.

Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe
Loreak X X
Fruituak X X X
Erein X X X
Landatu X X X
Inausketa X X X