Wikipedia, Entziklopedia askea

Urtaro lehor

Eduki-taula

Lurralde tropikal bateko bi urtaroak.

Urtaro lehorra tropikoetako lurraldeetan dituzten bi urtaroetako bat da, urtaro euritsuarekin batera. Urtaro lehorrean ez du euririk egiten urteko garai jakin batean, eta hori urtero errepikatzen da, urtaro euritsuarekin txandakatuz. Hau da, leku horietan ez dituzte Euskal Herrian ditugun lau urtaroak izaten, bi horiek baizik.

Urtaro lehorrean lehorte handia dagoenean, ibai eta aintzirak erabat lehortzera irits daitezke. Horrelakoetan, oso animalia eta landare espezie gutxik jarrai dezakete bizirik, baldintza gogor horietara egokituta daudenak bakarrik.

Klima tropikala duten zenbait lekutan, baso lehorrak egoten dira. Haietan, euri nahikoa egiten du urtaro euritsuetan, eta horri esker lurrak ur ugari pilatzen du. Horregatik, urtaro lehorretan, zuhaitz eta landareak ez dira hiltzen, hostoak galdu besterik ez dute egiten. Horrelakoetan, zuhaixkek leku eta argi gehiago jasotzen dute. Inguru hauetan ez da egoten oihan tropikaletan adina espezierik, baina bai biodibertsitate handi eta berezia.