Itxura
| 👶 Jaiotza 1984ko martxoaren 18a Elgoibar |
🔨 Lanbidea eleberrigile |
📷 Argazkiak ikusi |

Uxue Alberdi Estibaritz Elgoibarren, Gipuzkoan, jaio zen 1984ko martxoaren 18an. Euskal idazle eta bertsolaria da.
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazetaritza-ikasketak egin zituen Leioan, Bizkaian.
Bertsolaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an hasi zen Bertso-paper lehiaketak irabazten. Durangoko Julene Azpeitia izan zen lehena. 2006an Xenpelar Saria irabazi zuen eta 2008an bertsolari gazteen Osinalde Saria. 2007 eta 2009an finalaurreko sariak irabazi zituen.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005ean idazle gazteentzako Igartza beka irabazi zuen, eta horri esker idatzi zuen lehen eleberria: Aulki bat elurretan (2007). 2007an Joseba Jaka Beka irabazi eta Aulki-jokoa (2009) ipuin-liburua idatzi zuen. 2013an Euli-giro ipuin-bilduma argitaratu zuen, eta 2017an Jenisjoplin argitaratu zuen.
- Aulki bat elurretan (2007, Elkar)
- Aulki-jokoa (2009, Elkar)
- Euli-giro (2013, Susa)
- Jenisjoplin (2017, Susa)
- Kontrako eztarritik (2019, Susa)
- Dendaostean (2020, Susa)
- Lumbung (2022, Txalaparta)
- Belarriko kilkerra (2023, Elkar)
- Hetero (2024, Susa)
Haur literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Besarkada (2015, Elkar)
- Ikastola armairu barruan (2016, Elkar)
- Zazpi kaleetako eskola (2016, Elkar)
- Martxa eta borroka (2016, Elkar)
- Nori agintzen du kalean? (2017, Elkar)
- Nork agintzen du koadrillan? (2017, Elkar)
- Poza (2019, Elkar)
- Ibaian behera (2020, Ttartalo, Magnus Weigthman egilearen itzulpena)
- Hili (2021, Elkar)
- Zorri zoragarriak (2022, Elkar)
- Ama (2022, Pamiela, Mariana Ruiz Johnson egilearen itzulpena)
Komikia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Surflaria (2023, Ikaselkar)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2016an, Euskadi Saria irabazi zuen Besarkada liburuarekin.
- 2017an, 111 Akademiaren saria irabazi zuen Jenisjoplin liburuarekin.
- 2020an, Euskadi Saria irabazi zuen Kontrako eztarritik liburuarekin.