Wikipedia, Entziklopedia askea

Velociraptor

Mongoliako velociraptorraren ustezko irudia.

Velociraptorra Kretazeo Berantiar garaian (duela 75 - 71 milioi urte) bizi izandako dinosauro txiki bat izan zen. Izenak “harrapakari bizkorra” esan nahi du; izan ere, oso azkarra zen ehizatzean. Dromaeosauridae deituriko dinosauro talde batekoa da (izenak “atzapar ikaragarridun muskerrak” esan nahi du).

Asian aurkitu dira dinosauro honen fosilak. Mongolian, velociraptor baten eskeletoa aurkitu zuten zientzialariek, protoceratops deituriko dinosauro batekin izandako borroka batean harrapatuta. Horrek historiaurrean bizirauteko egi behar izaten ziren ahalegin ikaragarrien irudi ikusgarria ematen digu.

Nolakoa zen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Velociraptorra dinosauro txikia zen, eta bere atzeko hanketan egiten zuen korrika. Luzean 2 metro zituen, eta 45 kilogramo pisatzen zituen. Velociraptorraren ezaugarririk bitxiena oin bakoitzeko atzapar okertuak dira. Dinosauroak hanka eta beso luze eta gihartsuak zituen. Burua baxua eta luzea zen, eta muturra, berriz, leuna. Masailezurrean hortz zorrotz-zorrotzak zituen, eta harrapakinen haragia urratzeko erabiltzen zituen.

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Velociraptorra haragijalea zen, eta sarritan animalia txikiagoez elikatzen zen. Zientzialariek uste dute haiek beste animalien gainera egiten zutela salto, ezkutaleku batetik. Gero, atzetik segitzen zieten ihes eginez gero. Velociraptorrak taldean ehizatzen zuen, dinosauro handiagoak errazago hiltzeko. Halaber, baliteke sarraskijalea ere izatea, hau da, hildako animaliez elikatzea.