Txikipedia:Vienako Batzarra

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vienako Batzarra 1814ko urtarrilaren 1etik 1815eko ekainaren 9ra arte iraun zuen nazioarteko topaketa bat izan zen, Frantziako Iraultzaren ondorioetako bat. Napoleon Bonaparteren porrotaren ondoren, lau herrialde boteretsuenek (Austria, Errusia, Prusia eta Britainia Handia) Europa eta haren mugak Iraultza baino lehenagoko egoerara eraman nahi zituzten. Hau da, ideia liberalen beldur zirenez, oreka berri bat mantentzeko ahaleginak egin zituzten Europa barruan bakea bermatzeko. Horretarako, Batzarrean bildu ziren erabaki bat hartzeko, baina begi bistakoa zen burgesek Frantziako Iraultzan lortutako botere politikoa ez zutela hain erraz utziko.

Austria, Errusia, Prusia eta Britania Handiko monarkak

Azkenean, talde pribilegiatuek, monarkek eta nobleek, irabazi zuten eta, ondorioz, talde ez pribilegiatuek, burgesek, ez zuten topaketa bakarrik galdu. Izan ere, Iraultzan zehar lortutako botere politiko, sozial eta ekomiko guztia galdu zuten. Horrek iraultzara bultzatu zituen herritarrak XIX. mendean. Hala ere, ez zuen ezertarako balio izan lau herrialde boteretsuenak Lehen Mundu Gerra amaitu arte agintean egon baitziren. Beste ondorioetako bat Europako maparen aldaketa izan zen eta horrekin batera herrialdeen arteko mugena.

Batzarrean egindako bilera