Westfaliako Bakea 30 Urteko Gerra amaitzeko 1648an sinatu ziren hainbat itunen izena da. Itunak hainbat estatuk sinatu zituzten luzaroan negoziatu ondoren.
Negoziazio hauek bi hiritan gauzatu ziren: Münsterren eta Osnabrücken. Horregatik deitzen dira itunak Westfaliako Bakea, bi hiriak Alemaniako Westfalia lurraldean zeudelako.
Zergatik gertatu zen Westfaliako Bakea?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogeita Hamar Urteko Gerran, Germaniako Erromatar Inperio Santuko soldaduek Bohemiako printzearen aurka borrokatu ziren. Inperio Santuko enperadorea katolikoa zen, baina Bohemiako printzea protestantea. Alemaniako beste printze protestante batzuk laguntzera joan ziren. Geroago, Danimarkak, Suediak, Herbehereek eta Frantziak ere parte hartu zuten gerran.
Azkenean, konturatu ziren ezin zuela bi aldeetako inork irabazi. Alemaniako eremu asko suntsituta zeuden. Beraz, aurkariak prest zeuden bakeak egiteko. Beren herrialdeentzat zerbait lortzea espero zuten negoziazioetan.
Nola negoziatu zen?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1641ean arauak adostu zituzten bakeari buruz hitz egiteko. Lehenik eta behin, ezin zen soldaturik egon ez Münsterren ez Osnabrücken. Agintarien mandatariak edo ordezkariak libreak ziren hirietara eta hirien artean bidaiatzeko, atxilotuak izan gabe. Hau da, agintariak ez ziren egon negoziazioetan.
Münsterren katolikoak zeuden, eta Osnabrücken, ostera, protestanteak. Bi hiritan negoziatzen zutenez, protestanteek eta aita santuak elkar saihestu ahal izan zuten. Ez zioten elkarri hitz egin nahi. Aita Santuak lagundu egin zuen Münsterreko negoziazioetan. Hiri hartan enperadorearen eta Frantziaren arteko bakea adostu zen. Osnabrücken, aldiz, enperadorearen, inperioko printze protestanteen eta Suediaren arteko bakeari buruz hitz egin zen.
Zer adostu zuten?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Münster eta Osnabrückeko bake-itunak bi liburu lodi bezain luzeak dira. Gainera, Espainiak eta Herbehereek ere “Münsterreko Bakea” sinatu zuten. Gerrako aurkariak gauza askotan jarri ziren ados. Adibidez, enperadoreak eta gainerako printzeek izan zitzaketen eskubideak adostu ziren, baina sarritan lurralde bakoitzarekin nor geratu zitekeen ere adostu zen.
Frantziak, adibidez, Alsaziako hiri batzuk lortu zituen. Suediak ordura arte alemaniarrak izan ziren zenbait lurralde gobernatu ahal izan zituen. Alemaniako buruzagi batzuek beste lurralde batzuk ere lortu zituzten. Egia esan, Suitza eta Herbehereak Inperioaren parte izan ziren ordura arte, eta itunari esker independentzia lortu zuten.
Gerra erlijioagatik ere gertatu zen. Westfaliako Bakeak erabaki zuen inperioko hiru erlijio nagusiek eskubide berak izan behar zituztela. Herritarrak libreak ziren katolikoak, luteranoak edo protestanteak izateko.