Wikipedia, Entziklopedia askea


Whitney mendia Estatu Batuen eta Sierra Nevadako tontorrik altuena da. Kaliforniako erdialdeko ekialdean kokatzen da eta 4421 metroko garaiera dauka.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Whitney mendiaren tontorra Sierra Nevadako tontor altuenetako bat da. Tontor hau 3.285 metro igotzen da Lone  Pine herriaren gainetik.

Whitney media 3D

Mendia kupula baten formakoa da eta zertxobait lauagoa da alde batetik. Beste aldetik, gandor horzdunak ditu. Tontorraren gainean landare gutxi hazten dira,  eta ondorioz, animalia bakar batzuk daude bertan,  adibidez mariposa apolo (Parnassius Phoebus) eta pinzón rosado de corona gris.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Whitney mendia

Whitney mendiak klima alpinoa du. Tenperaturak oso aldakorrak dira, batzuetan 0ºC eta beste batzuetan 27ºC.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1864. urteko uztailean  Kaliforniako Geological Survey kideek jarri zioten Whitney izena Josiah Whitneren ohorez, Kaliforniako geologoa eta erreleboaren onuraduna izan zelako. Bi alditan saiatu ziren mendiaren gailurrera iristen:
  • 1871n eta 1873an. Urte horretan bertan lortu zuten mendiaren gailurreara iristea Charles Begole, A. H. Johnson eta John Lucasen artean
  • 1871an Kingek berriro beste espedizio bat egin zuen, baina bide okerra hartu zuen eta Langley mendirako bidea hartu zuen.
  • 1881ean, berriz, Samuel Pierpont Langley, Smithsonian Astrophysical Observatory-ren sortzailea, gailurrean geratu zen denbora batez, eguzki-potentzia neurtzen. William B. Wallace de Visalia epaileak, W. A. Wrightek eta Frederick Wales agurgarriak osatutako beste talde bat zegoen 1881ean Langleyrekin batera.
  • 1891n, Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuko Izen Geografikoen Batzordeak Whitney Mendia izena onartzea erabaki zuen. 4 egun geroago registratu zen mendian gertaturiko lehen heriotza.

Mendi ibilaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiaren gailurrera iristeko ibilaldi esanguratsuena Mont Whitneyaren bidez da, Whitney Portalen hasten da, 2250 metroko altitudean eta Lone Pinetik 21 kilometrora mendebalderantz joanda.

Eskalada motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Mendizalearen Ibilbidea” John Muirrek lehen aldiz eskalatutako ekialdeko aurpegiaren iparraldeko amildegia, eskaladatzat hartzen du izen hori (YDS-3), (PD+). Ibilbide honetan zehar gailurrera azkerren iritsi eta atarira itzuli denak  3 ordu eta 10 minutu behar izan ditu. Jason Lakey de Bishop (Kalifornia) izan zen hau lortzen lehenengoa.

Whitney mendia

Eskalada teknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi honen aurpegi maldatsuak eskaladarako aukera asko ematen ditu. “Cara este” ibilbidea 1931n eskalatua izan zen  lehen aldiz, eta 50 amerika iparaldeko eskalada klasikoen taldean sartzen da.

Tontor nagusiaren hegoaldean beste tontor txikiago batzuk daude. Mendi hauetatik ibilbidea eskalada oberenetako batzuk dituzte.