Txikipedia:Xbox

Wikipedia, Entziklopedia askea
x box kontxola baten argazkia[1]

Xbox, Microsoft enpresaren lehenengo bideokontsola da. 2001ean merkaturatu zen eta garai hartan zeuden beste kontsoletatik bereizi zen. Xbox-ek erabiltzen zuen sistema eragilea Windows 2000 bertsioaren aldaera bat zen. Disko gogorra zuen, DVD-ROM irakurgailua eta jokaldiak gordetzeko memoria-txartelak konektatzeko aukera.

Xbox garatu aurretik, Microsoft-ek Windows sistema eragilea zuten ordenagailuetan jolasteko bideojokoekin arrakasta izan zuen. Oso ezagunak egin ziren, adibidez, Microsoft Flight Simulator eta arrakasta masiboa lortu zuen Age of Empires bideojokoak. Horri esker, ordenagailuaren hardwarera zuzenean atzitzea lortzen zen, Windows sistema eragilea erabili gabe.

1999ko martxoaren 2an Sony-k PlayStation 2 (PS2) bideokontsola aurkeztu zuen. Etxeko ordenagailua ordezkatuko zuen kontsola garatu nahi zuen, entretenimendu mota guztietarako balioko zuen sistema.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Xbox. 2024-01-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).