Txikipedia:Yen
Yena Japon-en erabilitako txanpona da, eta dibisen merkatuan hirugarren txanpona baloratuena da, dolar estatu batuarraren eta euroaren ondoren. Txanponak dibisa segurua izateari utzi dio, eta zabor-txanpon bihurtu da, 2022tik balioa asko jaitsi delako: 2021eko amaieratik 2023ko amaieraren artean monetaren balioaren jaitsiera % 40tik gorakoa izan zen, horrek eragina izan du truke-etxe batzuetan, eta eragotzi egin du moneta beste dibisa batzuengatik trukatzea. Motoko lurrikarabaino lehen yena dolarraren aurrean aldi baterako indartu izana zabor-monietaren egoeran sinboloa da, baina lurrikara horren ondoren, yena ahuldu egin zen dolarraren arrean.
HISTORIA:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean, zilarrezko dolar espainiarreko txanponak ugari ibiltzen ziren Asiako hego-ekialdean, Txinako kostaldean eta Japonian. Txanpon horiek Manilatik sartuak ziren 250 urte baino gehiagoz, eta Acapulcotik zetozen itsasontzietan. Ontzi horiei Manilako galeoiak esaten zitzaien. XIX. mendera arte, txanpon horiek Mundu Berrian, batez ere Mexiko Hirian, sortutako espainiar dolar soilak ziren, baina 1840ko hamarkadatik aurrera berehala hasi ziren Latinoamerikako errepublika berrietako zilarrezko txanponekin ordezkatzen, zortzi errealeko edo pisu bateko izendapenarekin. XIX. mendearen bigarren erdian txanponak egin ziren inguru horietan, Mexikoko pisuen antzera; lehenengoa Hongkongo dolarra izan zen, 1866 eta 1868 artean Hong Kongen sortua. Txinatar biztanleek ez zituzten txanpon hauek ondo hartu, betiko zortzi erreal mexikarrak nahiago izan baitzituzten, eta horregaitik Hong Kongeko gobernuak txanponak egiteari utzi zion eta makineria Japoniari saldu zion.