Yen
Itxura
| Yen | |
|---|---|
| yuan (en) | |
| Ezaugarriak | |
| Herrialdea | Japonia |
| Nongo eskumena | Japonia |
| Jaulkitzailea | Bank of Japan (en) |
| Ikurra | ¥ eta 円 |
| Historia | |
| Hasiera | 1871ko uztaila |
| Ordezkatzen du | Tokugawa coinage (en) |
Yena (japonieraz: 円) (¥) Japoniako dibisa da. Japonieraz 円 letrarekin adierazten da, zeinak biribil esan nahi duen. 100 sen-etan eta 1.000 rin-etan banatzen da. Gaur egun 6 txanpon ezberdin daude, eta 4 billete.
1869an egin zuten lehen aldiz Meijiek aginpidea berreskuratu zutenean, eta 1871n hartu zen diru ofizialtzat. 1871n hasi zen gobernua XVI. mendetik klanek eta jauntxo feudalek egindako diru-paperak eta txanponak, yena sortu artean indarrean izan zirenak, yen-en truke aldatzen eta 1879an amaitu zen lan hori.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.