Txikipedia:Yosemite Parke Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Yosemite Parke Nazionala San Frantzisko hiritik 320 km ekialderago dagoen parke nazional bat da, Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatukoa.

Ospea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yosemite Parke Nazionala

Urtero 3 milioi lagunek baino gehiagok bisitatzen dute eta nazioartean ongi irabazia du ospea, bere granitozko amildegiengatik, ur-jauziengatik, kristalantzeko ibaiengatik, sekuoia erraldoizko basoengatik eta aniztasun biologiko handiarengatik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkea Kaliforniako Sierra Nevada mendikatearen erdialdean dago. Autoz San Frantziskotik bertako aparkalekura 3,5 orduan hel daiteke, Los Angelesetik 6 orduan eta San Bernardinotik 7 orduan. Yosemite gune birjin edo basatiez inguratua dago: hego-ekialdean Ansel Adams, ipar-ekialdean Hoover eta iparraldean Emigrant.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yosemite Parke Nazionala

Parkeak klima mediterraneoa du. Beraz, eurite garaia negu leunean izaten da, eta gainerako urtaroak nahiko lehorrak izaten dira. Elurra, berriz, azaroko hilabete arte lurrean ez da mamitzen, baina negu osoan pilatu eta martxoaren amaiera edo apirilaren hasiera arte bertan dirau.

Ezaugarri ospetsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zabalera 3.081 km² ingurukoa da eta Sierra Nevadako mendikatearen ekialdeko magalean dago.

Yosemite Sierra Nevadako habitat edo bizileku handi eta zatikatuenetakoa da eta landare nahiz animalia aniztasun handia du. Parkea itsas mailatik 600-4.000 metro bitarteko garaieran dago

Yosemite Harana parkegune guztiko ehuneko bata besterik ez da, baina halere bisitariak iritsi eta egoten diren gune nagusia da.