Txikipedia:Yucatán penintsula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yucataneko penintsula

Yucatán penintsula, mexikoko hego-ekialdean dago, Karibe itsasoa eta Mexikoko golkoa banatzen dituen lur eremua da. Lur eremu honen barnean daude Mexikoko Yucatán, Campeche eta Quintana Roo estatuak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsula 300 km luze eta 250 km zabalekoa da gutxi gorabehera. 180 kilometroko diametroa duen eta 10 km zabalekoa zen meteorito baten talkak sortu zuen, oraindela 65 bat milioi urte. Talka hau izan daiteke dinosauroen desagerpena eragin zuenetako bat. Yucatángo zenoteko urak oso garrantzitsuak izan ziren, antzinan bizi zirenentzat. Bizitzeko behar zuten ur guztia zenotetik hartzen zutelako. Gaur egun ere ezaguna izaten jarraitzen du turistikoki.

Penintsularen izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsulari emandako izena Iberiar penintsulako konkistatzaileen lehen esplorazioetan sortu zen. Esaten da lehen mayak eta espainiarrak nahaste bat eduki zutela eta horregatik deitzen dela horrela. Erdaldunak hara iritsi baina lehen, Mayab izena zuen.

Mayak penintsulan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mayak izan ziren penintsulako lehen hiriak sortu zituztenak, baina adituek diote seguruenik beraiek baina lehen beste batzuk ere bizi izan zirela han. 250.  lehenengo mayak Petenetik jaitsi eta hego ekialdean kokatzen hasi ziren, adibidez, Bacalar, Quintana Roo... Peten aspaldian erabiltzen zen eraikuntza bat da. Beraientzat horiek beraien etxeak ziren. Yucatánen horrelako eraikinak egiten hasi zien eta gaur egun, dexente geratzen dira.