Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak1.542
🔎  Azalera35 kilometro koadro
🌄  Altuera296 metro
Map

Zegama Gipuzkoako udalerri bat da. 1.535 biztanle ditu.

Iparraldean Zerain eta Segura herriak ditu. Ekialdean Segura eta Idiazabal. Mendebaldean Legazpi. Eta Hegoaldean Asparrena eta Zalduondo (Arabako herriak).

2019an herriak 1.532 biztanle zituen.

2019an hauteskundeak egin ziren, herriko alkatea eta zinegotziak aukeratzeko. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Zegama Lantzen taldeak 474 boto
  • EH Bildu koalizioak 394 boto
  • PSE-EE alderdiak 4 boto
  • PP alderdiak 2 boto

2019an Joseba Izagirre izendatu zuten Zegamako alkate.

Udaletxea

2016an herritarren %83,25 euskalduna zen.

2004. urtetik Zegama-Aizkorri mendi lasterketa ospatzen da maiatzean.

San Martin Toursekoaren eliza

Eraikin garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Martin Toursekoaren eliza (XV eta XVI. mendeetan eraikia)
  • Zegamako udaletxea (XIX. mendekoa)
  • Artzaenea jauregia (XVIII. mendea)

Herritar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Joxe Azurmendi (1941), filosofoa

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]